90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak ezartzen duen jakinarazpena egitea, alegia, Aritz Zubeldu Gorostidi jaunari ehizari buruzko arautegia hausteagatik irekitako 472/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, agiri honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

311/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Aritz Zubeldu Gorostidi jaunari (NAN: 72.464.539-A) zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Zubiriko Guardia Zibilak 2001eko abenduaren 8an salaketa jarri zuen.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Aritz Zubeldu Gorostidi jaunari (NAN: 72.464.539-A) zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Ana Mirla Equioiz andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko Administrazio Publikoko (Arlo Juridikoa) teknikaria, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

472/01 espedientea

1.-Salatua: Aritz Zubeldu Gorostidi (NAN: 72.464.539-A).

Helbidea: Rondilla, 8-3.a; Tolosa (Gipuzkoa).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001eko abenduaren 8an, 00:15ean, Irurozki-Elkoatz errepidean, Ongozko bidegurutzetik km batera, Urraulgoitiko ibarraren mugapean.

3.-Salatutako egintza: ehizan ibiltzea lizentziarik gabe eta gauaz, SS-8106-BW matrikuluako auto barrenetik, arma zorrotik kanpo, erabiltzeko prest, 5 kartutxo sartuak zituela. Baita bi esku-argi ere.

4.-Hautsitako arauak:

-Arau-hauste larria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 117. artikuluko 8. idatz-zatiaren aurkakoa.

-Arau-hauste larria, aipatu Foru Legearen 117. artikuluko 3. idatz-zatiaren aurkakoa, auto motordun batez baliatuz ehizan ibiltzeagatik.

-Arau-hauste larria, 2/1993 Foru Legearen 117. artikuluko 16. idatz-zatiaren aurkakoa, bi kartutxo baino gehiagoko kargadoreko arma erabiltzeagatik.

-Arau-hauste arina, aipatu Foru Legearen 116. artikuluko 6. idatz-zatiaren aurkakoa, eguzkia sartu eta ordubete ondotik eta hura atera baino ordubete lehenagoko tartean ehizan egiteagatik.

5.-Zehapen proposamena: 1.021,74 euro (170.003 pezeta); hau da, 300,51na euro (50.001 pezeta) hiru arau-hauste larriak, eta 120,20 euro (20.000 pezeta) arau-hauste arina. Orobat, ehizarako lizentzia kendu eta urtebetez ehizan ibiltzeko gaitasunaz gabetzea, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122 a) eta b) artikuluari jarraituz.

6.-Kalteordaina: ez dago.

7.-Zehapen osagarriak: ez dago.

8.-Animaliak eta tresneria: 12ko kalibreko eskopeta, Franchi markakok Saut modelokoa, 34.368-P zenbakikoa, 5 bala-kartutxo eta zorroa bahitu eta Iruñeko Guardia Zibilaren Arma Bahikuntzan daude, eta berreskuratzen ahalko dira 18,03 euro (3.000 pezeta) eta printzipalaren zenbatekoa ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikulua aplikatuz.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bostean.-Instruktorea, Ana Miral Equioiz.

Iragarkiaren kodea: A0206418