90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 2002ko ekainaren 3koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, María José Segura Ulayar andrea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Ataleko FEOGA-Bermearen Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-María José Segura Ulayar andrea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Ataleko FEOGA-Bermearen Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoko burutzatik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hiruan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0206802