90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

OHARRA, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena. Honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarriko dela honako udalerriotako abelbideak sailkatzeko proposamena: Tutera, Castejon, Valtierra, Cadreita, Milagro, Funes, Azagra, San Adrian, Azkoien, Andosilla, Carcar, Sesma, Lodosa, Mendabia eta Viana.

Honako honen berri ematen zaie aipatu udalerrietako abelbideen sailkapenean interesa dutenei.

Lehenbizikoa.-Ingurumen zuzendari nagusiak otsailaren 11n emandako 441/2002 Ebazpenaren bidez, aipatu udalerrietako abelbideen sailkapenari buruzko espedientea hastea onetsi zela eta ondoren agirien eta landa-lanen bilduma egin zela udalerri bakoitzean.

Bigarrena.-Abelbideen sailkapenari buruzko proposamena jendaurrean egonen dela hilabete batez irailaren 16tik aurrera.

Hirugarrena.-Epe horretan aztergai egonen dela abelbideen sailkapenari buruzko proposamena udaletxe bakoitzean eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahal dituztela.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamaikan.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: a0207014