90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1204/2002 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak emana, Iruñeko ospitaleen eremuko (Irunlarrea kaleko) trafikoari eta bertan aparkaleku bat egiteko aukerari buruzko azterlan bat lehiaketa publiko irekiaren bidez kontratatzea eta prozedurari hasiera ematea xedatzen duena.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak lizitaziorako dei publikoa egin du, Iruñeko ospitaleen eremuko (Irunlarrea kaleko) trafikoari eta bertan aparkaleku bat egiteko aukerari buruzko azterlan bat egiteko kontratua adjudikatzeko lehiaketa irekian parte hartzeko, ondoko baldintza hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Iruñeko ospitaleen eremuko (Irunlarrea kaleko) trafikoari eta bertan aparkaleku bat egiteko aukerari buruzko azterlan bat egiteko laguntza teknikorako kontratua adjudikatzea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publiko irekia.

-Aurrekontua: gehienez 39.150 euro.

-Proposamenen aurkezpena: 26 eguneko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean hasita. Aurkezpena Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean agindu bezala eginen da.

-Proposamenen formalizazioa: administrazio baldintzen pleguan ezarritakoari jarraikiz, hiru kartazal hauek aurkeztuko dira: 1.-Dokumentazio pertsonala. 2.-Proposamen teknikoa eta lizitatzailearen merezimenduak. 3.-Proposamen ekonomikoa.

-Proposamenak jendaurrean irekitzea: a) mahaiaren eraketa publikoa, 1. kartazalaren irekiera eta dokumentazio pertsonalaren kalifikazioa, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko lehenbiziko egun balioduneko eguerdiko hamabietan eginen dira, Osasun Departamentuko bulegoetan (Amaia kalea, 2A. b) 2. eta 3. kartazalen irekiera eta adjudikazioaren irizpideei dagozkien puntuen argitalpena hurrengo egunetan eginen dira, kontratazio mahaiak iragarri ondoren, Nafarroako Gobernuaren eta Osasun Departamentuaren iragarki oholetan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................... N.A.N.: ............. Helbidea: .............

Nire izenean edo ................ ordezkatuz, Iruñeko ospitaleen eremuko (Irunlarrea kaleko) trafikoari eta bertan aparkaleku bat egiteko aukerari buruzko azterlan bat egiteko laguntza teknikorako kontratua adjudikatzeko lehiaketa ireki publikorako deia egin dela jakinik, lizitatzaile gisa aurkezten naiz lehiaketara eta onartu egiten ditut hori burutu eta adjudikatzeko administrazio baldintzen eta baldintza teknikoen pleguetan, Osasun Departamentuan hartu ditudan horietan, ezarritako betebeharrak. Horretarako ezarritako betebehar formalei jarraikiz, hiru kartazal hauetan aurkezten dut nire proposamena: dokumentazio pertsonalarena, proposamen teknikoarena eta proposamen ekonomikoarena, administrazio baldintzen pleguan agindu bezala.

Iruñean, 2002ko ..................................aren ............n.

Iragarkiaren kodea: A0208165