90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

97/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, erregistro publikoetan inskribatutako entitateek egindako eragiketak zerrendatzeko 038 eredua eta bai eredu horretako barne orrialdeen ordez ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak jartzeko diseinu fisiko eta logikoak onesten dituena.

Sozietateen Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 77. artikuluko 1. zenbakiak Nafarroako erregistro publikoen titularren bizkar jartzen du hilero Ekonomia eta Ogasun Departamentuari aurreko hilean eraketa, ezarpena, aldaketa edo iraungitzea inskribatu dieten entitateen zerrenda bat bidaltzeko eginkizuna.

Abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 77. artikuluaren 2. zenbakiak eginkizun bera ezartzen zien notarioei, edozein entitate mota eratzea, aldatzea, eraldatzea edo iraungitzea eskuesten duten dokumentuen kasuan.

Horretarako, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak urtarrilaren 29an emandako 8/1999 Foru aginduak 038 eredua onetsi zuen, erregistro publikoetan inskribatutako entitateek egindako eragiketak eta eragiketa horiei dagozkien eskritura edo notarioek eskuetsitako dokumentuak zerrendatzeko.

Zenbait zergaren aldaketa partzialari eta beste zerga-neurri batzuei buruzko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legeak 24/1996 Foru Legeari emandako idazketaren arabera, notarioek informazio hori emateko zuten obligazioa ezabatu da, eta Nafarroako Erregistro Publikoen titularrentzat, berriz, mantendu egiten da, hilero Ekonomia eta Ogasun Departamentuari bidali behar baitiote aurreko hilean eraketa, ezarpena, aldaketa edo iraungitzea inskribatu dieten entitateen zerrenda bat.

Arau aldaketa horrek, gainerako aitorpen eredu informatiboak arautzen dituzten gaurko ezaugarri eta jarraibideetara 038 eredua egokitu beharrarekin batera, eredu berri bat onestea eskatzen du. Ildo horretatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinuak Zerga Administrazioari aurkeztu behar zaizkion beste aitorpen informatibo batzuetarako ezarritakoekin parekatzen dira. Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.b) artikuluak kontseilariei ematen die, bere Departamentuko eskumen bereziak gauzatzeko, Foru Aginduz erregelamenduak emateko ahalmena.

Horrenbestez, eta eskurantza hori erabiliz:

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa.-038 eredua onestea.

038 eredua onesten da, "Erregistro publikoetan inskribatutako entitateek egindako eragiketen zerrenda" izenekoa. Honakoek erabili behar dute eredu hori: Nafarroako Erregistro publiko bateko titularrak izan eta Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak diren entitateen eraketa, ezarpena, aldaketa edo iraungitze baten inskripzioa eskuetsi duten Nafarroako Erregistro Publikoetako titularrek.

Eredu horrek, Foru Agindu honen I. eranskinean ageri baita, honako dokumentuak ditu osagai:

a) Laburpen orria, bi alekoa: bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

b) Erregistro Publikoetan inskribatutako entitateek egindako eragiketak zerrendatzeko barne orrialdeak, bakoitzak, halaber, bi ale dituelarik, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

Bigarrena.-038 eredua zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren diseinu fisiko eta logikoak onestea.

Bat. Foru Agindu honetako II. eranskinean dauden diseinu fisiko eta logikoak onesten dira. Diseinu hori begiratu beharko dute zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko ereduek 038 ereduko barne orrialdeen ordez aurkezteko.

Bi. Nahitaez aurkeztu beharko dira zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarrian 100 baino gehiago sozietate eragiketa dituzten zerrendak. Gainerako kasuetan aukeran uzten da zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarrian aurkeztea.

Hiru. Zilegi izango da zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarrian dauden hileroko zerrendak banaka nahiz taldeka aurkeztea, segun eta kasuko artxiboak aitortzaile bakar baten datuak ala bat baino gehiagorenak dituen.

Lau. Ez da aurrez eskaerarik egin beharrik izanen entitate zerrendak zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko, dela bakarka dela taldeka.

Hirugarrena.-038 eredua aurkeztera nor dagoen beharturik.

038 eredua, paperean edo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu behar dute Erregistro publikoen titularrak izan eta Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak diren entitateen eraketa, ezarpena, aldaketa edo iraungitzearen inskripzioa eskuetsi duten Nafarroako Erregistro Publikoetako titularrek.

Laugarrena.-038 eredua non eta noiz aurkeztu.

038 ereduaren araberako zerrendak, Foru Agindu honen lehen eta bigarren idatz-zatiek aipatzen dituztenak, hilabete natural bakoitzean aurkeztuko dira aurreko hilabete naturalean baimendu diren inskripzioen eta emandako eskritura eta dokumentuen kasuan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bulegoetan.

Bosgarrena.-038 eredua zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarrien identifikazioa eta aurkezteko modua.

Bat. Zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarrian egindako aurkezpena bakar batena bada, aitortzaileak honako dokumentuak aurkeztuko ditu:

1. 038 ereduaren laburpen orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesatuarentzakoa. Ale horiek behar bezala sinaturik beharko dute, hartarako diren tokietan sinatzailea nor den adieraziz eta bai laburpen orri horretan eskatzen diren beste datuak ere aditzera emanaz.

Bulego jasotzaileak zigilatu duelarik, aitortzaileak "interesatuarentzako alea" kenduko du 038 eredutik, eta entregatu izanaren frogagiritzat balio izanen dio.

2. Euskarriak etiketa bat eduki beharko du kanpoaldean itsatsita, zeinean honako datuak emanen baitira aditzera, hurrenkera honetantxe:

a) Epealdia.

b) Ekitaldia

c) Aurkezteko eredua: 038.

d) Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko zenbakia.

e) Aitortzailearen izen-deiturak edo enpresaren izena.

f) Aitortzailearen helbidea, herria eta posta kodea.

g) Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak.

h) Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

i) Artxibo guztiko erregistro kopuru osoa.

j) Euskarriaren dentsitatea: 720KB edo 1.44MBko 3 1/2"ko disketeetan.

Aipatu datuak jasotzeko aski izanen da datu bakoitza jasotzea aurreko zerrendatik dagokion letra aurretik duela.

Artxiboak zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarri bat baino gehiago baldin baditu, denek etiketa bana erantsita izanen dute, hurrenkeran numeratuta: 1/n, 2/n, etab, "n" hori delarik euskarri kopuru osoa. Bigarren eta gehiagogarren bolumenetako etiketan, aurreko a), b), c), d) eta e) zenbakietako datuak besterik ez da jaso beharko.

Bi. Aurkezpena multzokakoa bada eta zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarrian egiten bada, aurkezten duen pertsona edo entitateak honako dokumentuak entregatuko ditu:

1. Aurkezleari dagokion laburpen orriaren 038 ereduko bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesatuarentzakoa, zeinetako bakoitzean eskatu diren identifikazio datu guztiak jasoko baitira, behar den tokian.

Ale horiek, gainera, behar bezala sinatuta egonen dira, eta kasurako tokian aditzera emanen da sinatzailea nor den eta bai aitortzaile kopuru osoari dagozkion identifikazio datu guztiak emanen (erregistro publikoen titularrak) eta aitorpenean ageri diren entitateek egin dituzten sozietate eragiketa guztiak ere.

Bulego jasotzaileak zigilatu duelarik, aurkezleak "interesatuarentzako alea" kenduko du 038 eredutik, eta entregatu izanaren frogagiritzat balio izanen dio.

2. 038 ereduko bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesatuarentzakoa, aitortzaile guztiei dagozkienak (erregistro publikoen titularrak), behar bezala sinatuak eta beteak.

Hartarako dagoen laukian aurkezleari dagokion 038 ereduko laburpen orriaren frogagiriaren zenbakia jasoko da.

Ale bakoitzak erregistro publikoen titularren identifikazio datuak beterik edukiko ditu.

Bulego jasotzaileak zigilatu dituelarik, aurkezleak "interesatuarentzako aleak" kenduko ditu aitortzaileei dagozkien laburpen orrietatik. Hala ere, aurkeztu diren laburpen orrien kopuruagatik komenigarri juzgatzen bada, eta dokumentuak jasotzea azkartzeko, zilegi izango da aurkezleak aurkeztu ondoren erretiratzea ale zigilatuok, eta hala emanen da aditzera behar den garaian.

3. Euskarriak etiketa bat itsatsita eraman beharko du kanpoaldean eta bertan ondoren esaten diren datuak jasoko dira aurkezlearen gainean eta nahitaez hurrenkera honetantxe:

a) Epealdia.

b) Ekitaldia.

c) Aurkezteko eredua: 038.

d) Aurkezlearen Identifikazio Fiskaleko zenbakia.

e) Aurkezten duenaren izen-deiturak edo enpresaren izena.

f) Aurkezten duenaren helbidea, herria eta posta kodea.

g) Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak.

h) Pertsona horren telefonoa eta estentsioa.

i) Artxibo guztiko erregistro kopuru osoa.

j) Euskarriaren dentsitatea: 720KB edo 1.44MBko 3 1/2"ko disketeetan.

k) Aurkeztu diren aitortzaileen kopuru osoa.

l) Aurkeztutako sozietate eragiketa guztiak.

Datu horiek jasotzeko, aski izanen da datu bakoitza aurreko zerrendatik dagokion letra aurretik duela ezartzea.

Aurkezpenean zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarri bat baino gehiago badago, denek etiketa bana erantsita izanen dute, hurrenkeran numeratuta: 1/n, 2/n, etab, "n" hori delarik euskarri kopuru osoa. Bigarren eta gehiagogarren bolumenentako etiketan, aurreko a), b), c), d) eta e) zenbakietako datuak besterik ez da jaso beharko.

Hiru. Ordenagailuz irakurtzeko euskarri guztien jasoerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru Agindu honetan ezarritako diseinu eta gainerako zehaztapenetara egokitzen ez badira edo bertan jasotako informazioa eskuratu ezin denean, aitortzaileari eskatuko zaio aurkeztutako euskarri informatikoaren akatsak hamar egun balioduneko epean zuzentzeko. Eta epe hori betetakoan Zerga Administrazioari eman beharreko datuetara iristeko eragozpenek bere horretan badiraute, aitorpena aurkeztu gabekotzat hartuko da ondorio guztietarako eta tributupekoari jakinaraziko zaio, arrazoiak emanez betiere.

Lau. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; izan ere, kasu horretan ezabaturik itzuliko baitira edo antzeko batzuk emanen.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egiten da urtarrilaren 29an Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emandako 8/1999 Foru Agindua, erregistro publikoetan inskribatutako entitateek egindako eragiketak eta eragiketa horiei dagozkien eskritura edo dokumentu notarioek baimenduak zerrendatzeko 038 eredua eta bai eredu horretako barne orrialdeen ordez ordenadorez zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak jartzeko diseinu fisiko eta logikoak onesten dituena, eta, 038 ereduari dagokionean, horrez gain, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azaroaren 9an emandako 278/2001 Foru Agindua.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hiruan.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

I. ERANSKINA

II. ERANSKINA

Ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarriaren diseinu fisiko eta logikoak 038 ereduarentzat

A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak 038 ereduarentzat

Erregistro publikoetan inskribatutako entitateek egindako eragiketen zerrendak aurkezteko (038 eredua), baldin eta ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezten bada, honako ezaugarri hauek izan beharko ditu:

Zinta magnetikoa:

Pistak: 9.

Dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI.

Kodea: EBCDIC, maiuskulekin.

Etiketak: etiketarik gabe.

Markak: zintaren hasiera eta bukaeran.

250 idazguneko erregistroak.

Blokeo faktorea: 10.

Disketeak:

3 1/2"koa, alde bikoa. Dentsitate bikoitzekoa (720 KB). MS-DOS sistema eragilea eta bateragarriak.

3 1/2"koa, alde bikoa. Dentsitate handikoa (1.44 MB). MS-DOS sistema eragilea eta bateragarriak.

ASCII kodea maiuskulekin, kontrol edo tabulazio karaktererik gabe.

250 idazguneko erregistroak.

3 1/2"ko disketeek fitxategi bakarra eduki beharko dute, REXXXX izenekoa, eta hor XXXX izanen dira aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak. Fitxategi bakar honetan sartuko dira erregistro mota desberdinak, B) atalean aipatzen den hurrenkeran.

Fitxategiak diskete bat baino gehiago hartzen badu, behar beste fitxategitan zatitu beharko da. Fitxategi partzial bakoitzak RExxxx.NNN (NNN=001, 002, ...) izena izanen du, eta hor xxxx izanen dira aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak, eta NNN fitxategiaren zenbaki kontsekutiboa, 001 zenbakitik hasita.

Artxibo partzialek erregistro osoak izanen dituzte beti, hau da, ezin izanen da fitxategia zatitu eta osoak ez diren erregistroak utzi fitxategi partzialetan.

B) Diseinu logikoak 038 ereduarentzat

Erregistroen deskribapena:

Bi erregistro mota ezberdin izanen dira aitortzaile bakoitzarentzat. Lehenengo posizioaren bidez bereizten dira, irizpide hauen arabera:

1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen orria. 1. motako erregistroaren diseinua (Foru Agindu honen atal hauetan aurrerago eta eranskinean ageri direnen modukoa).

2. mota: Eragiketa-erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua (Foru Agindu honen atal hauetan aurrerago eta eranskinean ageri direnen modukoa).

Aurkezpenaren ordena erregistro motarena izanen da; 1. motako erregistro bakarra izanen da, eta 2. motako erregistroak, berriz, aitorpenean jasotako eragiketak adina

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretik lerrokatuta aurkeztuko dira, eskuinaldetik zuriguneak dituztela, maiuskuletan eta karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezientzat ISO-8859-1 kodeketa

erabiliko da. Beraz, "Ñ" letrak ASCII 209 balioa izanen du (Hex. D1) eta "€"-k (Ze hautsi larria) ASCII 199 balioa (Hex. C7).

Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldetik lerrokatuta aurkeztuko dira, ezkerretik zeroak dituztela, zeinurik gabe eta trinkotu gabe.

Eremu guztiek edukia izanen dute, eremua deskribatzerakoan kontrakorik zehazten ez bada behinik behin. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira eta zurigunez alfazenbakizkoak eta alfabetikoak.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (Aurkezlearen erregistroa), Foru Agindu honen II. Eranskineko B) atal honexetan jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsona edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta ondoren hurrengo aitortzailearen datuak eta beren eragiketak(2. motako erregistroa); gero hurrengo aitortzailearen datuak bere eragiketekin, eta horrela hurrenez hurren.

038 EREDUA

A.-0 ERREGISTRO MOTA

Multzokako aurkezpena

IDAZGUN. EZAUGARRIAK EREMUEN DESKRIBAPENA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Zenbakizkoa, idazgune 1ekoa.

Konstantea '0' (zero).

2-4 Zenbakizkoa AURKEZPEN EREDUA.

Zenbakizkoa, 3 idazgunekoa.

Zenbakizkoa '038'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

Zenbakizkoa, 4 idazgunekoa

Euskarriko aitorpenei dagozkien ekitaldiko lau zifrak.

9-17 Alfazenbak. AURKEZLEAREN IFZ.

9 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Aurkezlearen IFZ idatziko da.

Aurkezlearen IFZ jarri beharko da. Eremu honek eskuinaldean egokiturik egon beharko du, azken idazgunea kontroleko karakterearena izanen da, eta ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira, IFZaren osaera eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ageri diren arauei jarraikiz.

18-57 Alfazenbak. AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

40 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da

58-109 Alfazenbak. AURKEZLEAREN HELBIDEA.

52 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Eremu hau honela banatuta dago:

58-59 Bide publikoaren siglak.

2 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

60-79 Bide publikoaren izena.

20 idazgunekoa, alfabetikoa.

Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a, maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburdurarekin bukatuko da.

80-84 ZENBAKIA:

5 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (hamartarrik gabe).

85-86 ESKAILERA.

2 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

87-88 SOLAIRUA.

2 idazgunekoa, zenbakizkoa.

89-90 ATEA.

2 idazgunekoa, zenbakizkoa.

91-95 POSTA KODEA.

5 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Aurkezlearen helbideari dagokiona.

96-107 UDALERRIA.

12 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Izenak 12 idazgune baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109 PROBINTZIAREN KODEA

2 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Eragiketaren erregistroaren kasuan (2. mota)"Probintziaren kodea" eremuan zehaztutako irizpide berdinarekin beteko da.

110-114 Zenbakizkoa AITORTZAILEAK GUZTIRA.

5 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Multzoko euskarrian sartutako aitortzaile guztien kopurua jarriko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123 Zenbakizkoa SOZIETATE-ERAGIKETAK GUZTIRA.

9 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Multzoko euskarrian sartutako sozietate-eragiketen kopurua jarriko da (grabatutako 2. motako erregistroen kopurua). Kopuru horrek bat etorri behar du euskarrian sartutako 1. motako erregistroetako 138-146 idazguneetan ematen diren kopuruekin.

124 Alfabetikoa AURKEZPEN MODALITATEA. EUSKARRI MOTA.

Idazgune bakarrekoa, alfabetikoa.

Gako hauetako bat beteko da:

'C': Informazioa zinta magnetikoan aurkezten bada.

'D': Informazioa disketean aurkezten bada.

125-173 Alfazenbak. HARREMANETARAKO PERTSONA.

49 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau beste bitan zatituta dago:

125-133 TELEFONOA:

Bederatzi idazgunekoa, zenbakizkoa.

134-173 DEITURAK ETA IZENA:

40 idazgunekoa, alfabetikoa.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat (pertsona fisikoa) azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-175 Zenbakizkoa. EPEALDIA.

Aitorpena zein hilabete naturali dagokion adieraziko da. Multzokako euskarrian sartzen diren aitorpen guztiak epealdi berekoak izanen dira.

Dagokien kode zenbakizkoa honako xehetasun hauen arabera idatziko da:

URTARRILA 01

OTSAILA 02

MARTXOA 03

APIRILA 04

MAIATZA 05

EKAINA 06

UZTAILA 07

ABUZTUA 08

IRAILA 09

URRIA 10

AZAROA 11

ABENDUA 12

176-250 ZURIGUNEAK.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten eremu alfazenbakizko eta alfabetikoak zurigunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

038 EREDUA

B.-1. MOTAKO ERREGISTROA

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUN. EZAUGARRIAK EREMUEN DESKRIBAPENA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Idazgune bakarrekoa, zenbakizkoa.

Konstantea '1'. (bat).

2-4 Zenbakizkoa AITORPEN EREDUA.

3 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Konstantea '038'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

4 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zenbakiak.

9-17 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN IFZ.

9 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da. Eremu honek eskuinaldean egokiturik egon beharko du, azken idazgunea kontroleko karakterearena izanen da, eta ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira, IFZaren osaera eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ageri diren arauei jarraikiz.

18-57 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

40 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

Sozietatearen izena osorik emanen da, anagramarik gabe. Izen komertzialik ez da inolaz ere agertuko eremu honetan.

58 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.

Idazgune bakarrekoa, alfabetikoa.

'C': Aitorpena zinta magnetikoan ematen bada.

'D': Aitorpena disketean ematen bada.

'T': Aitorpenaren igorpena telematikoa bada.

59-107 Alfazenbak. HARREMANETARAKO PERTSONA.

49 idazgunekoa, alfazenbakizkoa

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da.

59-67 TELEFONOA:

9 idazgunekoa, zenbakizkoa

Telefonoa

68-107 DEITURAK ETA IZENA:

40 idazgunekoa, alfabetikoa

Honela idatziko da: lehen deitura, hutsune bat, bigarren deitura, hutsune bat, eta izen osoa, ordena honexetan nahitaez.

108-120 Zenbakizkoa AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

13 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatziko da.

121-122 Alfabetikoa AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZGARRIA.

2 idazgunekoa, alfabetikoa

Salbuespen gisa, bi aldiz edo gehiagogarrenez aurkezten bada, nahitaez bete beharko da eremu hauetako bat:

121 Aitorpen osagarria: "C" bat ezarriko da aitorpenaren xedea baldin bada agertaraztea, behar zenean oso-osorik isildu zirelako, ekitaldi/epealdi bereko beste aitorpen batean azaldu beharreko eragiketak.

122 Aitorpen ordezgarria: "S" bat ezarriko da aitorpenaren xedea ekitaldi/epealdi berean aurretik egindako beste bat baliogabetu eta osorik ordeztea baldin bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bat baizik ez du baliogabetzen ahal.

123-135 Zenbakizkoa AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

13 idazgunekoa, zenbakizkoa.

"Aitorpen ordezgarria" eremuan "S" idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatzi.

Beste edozein kasutan ZEROZ beteko da.

136-137 Alfazenb. EPEALDIA.

Idatzi aitorpena zein epealdiri dagokion. Aitorpena zein hilabete naturaldi dagokion adierazikio da, honako xehetasun hauen arabera:

URTARRILA 01

OTSAILA 02

MARTXOA 03

APIRILA 04

MAIATZA 05

EKAINA 06

UZTAILA 07

ABUZTUA 08

IRAILA 09

URRIA 10

AZAROA 11

ABENDUA 12

138-146 Zenbakizkoa SOZIETATE-ERAGIKETAK GUZTIRA.

9 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Aitortzaile honek euskarrian dituen eragiketen erregistro kopuru osoa adierazi behar da. Kopuru berdina baldin badago jasota behin baino gehiagotan eragiketa bat baino gehiago egin direlako, zerrendan ageri den adina aldiz kontatuko da (2. motako erregistroak).

147-164 Zenbakizkoa SOZIETATEAREN KAPITALAREN ZENBATEKOA GUZTIRA.

18 idazgunekoa, zenbakizkoa.

Adierazi behar da zeinurik eta hamartarren komarik gabe, "Sozietatearen kapitala" eremuan jasotako zenbatekoen batura (138-152 idazguneak).

Zenbatekoak EUROTAN eman behar dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

147-162: Zenbatekoaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

163-164: Zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz bete.

165-250 ZURIGUNEAK.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zurigunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

038 EREDUA

C.-2. ERREGISTRO MOTA

Eragiketa erregistroa

IDAZGUN. EZAUGARRIAK EREMUEN DESKRIBAPENA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Idazgune bakarrekoa, zenbakizkoa.

'2' konstantea (bi).

2-4 Zenbakizkoa AITORPEN EREDUA.

3 idazgunekoa, zenbakizkoa.

'038' Konstantea.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

4 idazgunekoa, zenbakizkoa.

1. motako erregistroaren idazgune hauexetan jasotakoa adierazi.

9-17 Alfazenbak. AITORTZAILEAREN IFZ.

9 idazgunekoa, alfazenbakizkoa.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26 Alfazenbak. ENTITATEAREN IFZ.

Alfazenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

Entitate bakoitzaren IFZ idatziko da, IFZren konposizioa eta erabilera arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuak eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuak ezarritakoen arabera.

Eremu hau eskuinetik doitua behar du, azken idazgunean kontrol karakterea egonen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-35 ZURIGUNEAK.

36-75 Alfazenbak. ENTITATEAREN IZENDAPENA EDO SOZIETATE IZENA.

Alfazenbakizkoa, 40 idazgunekoa.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat zehaztutako irizpide berberaren arabera beteko dira.

76-122 Alfazenbak. ENTITATEAREN HELBIDEA.

Alfazenbakizkoa, 47 idazgunekoa.

Honako hauetan banatzen dira:

76-77 Bide publikoaren siglak.

Alfazenbakizkoa, 2 idazgunekoa

78-97 Bide publikoaren izena.

Alfabetikoa, 20 idazgunekoa.

Alfabetikoa izan behar du, eta, horregatik, bere izenean zenbakirik agertzen bada zenbaki hori letraz idatziko da (adibidez 2 de mayo, dos de mayo). Errepide bat baldin bada, bukaeran km. idatziko da.

98-102 Zenbakia.

Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa.

Etxearen zenbakia edo puntu kilometrikoa (hamartarrik gabe).

103-104 Eskailera.

Alfazenbakizkoa, 2 idazgunekoa.

105-106 Solairua.

Alfazenbakizkoa, 2 idazgunekoa.

107-108 Atea.

Alfazenbakizkoa, 2 idazgunekoa.

109-120 Udalerria.

Alfazenbakizkoa, 2 idazgunekoa.

Izenak hamabi karaktere baino gehiago baditu, lehenbiziko hamabiak jarriko dira, artikulu edo preposiziorik gabe.

121-122 Probintzia-kodea.

Zenbakizkoa, 2 idazgunekoa.

Entitateak duen helbide sozialari dagokiona idatziko da, honako taula honen arabera.

ARABA 01

ALBACETE 02

ALACANT 03

ALMERIA 04

ASTURIAS 33

AVILA 05

BADAJOZ 06

BARTZELONA 08

BURGOS 09

CACERES 10

CADIZ 11

KANTABRIA 39

CASTELLO 12

CEUTA 51

CIUDAD REAL 13

KORDOBA 14

CORUÑA, A 15

CUENCA 16

GIRONA 17

GRANADA 18

GUADALAJARA 19

GIPUZKOA 20

HUELVA 21

HUESCA 22

ILLES BALEARS 07

JAEN 23

LEON 24

LLEIDA 25

LUGO 27

MADRIL 28

MALAGA 29

MELILLA 52

MURTZIA 30

NAFARROA 31

OURENSE 32

PALENTZIA 34

PALMAS, LAS 35

PONTEVEDRA 36

ERRIOXA 26

SALAMANCA 37

S.C. TENERIFEKOA 38

SEGOVIA 40

SEVILLA 41

SORIA 42

TARRAGONA 43

TERUEL 44

TOLEDO 45

VALENCIA 46

VALLADOLID 47

BIZKAIA 48

ZAMORA 49

ZARAGOZA 50

123-128 Alfazenbak. ERREGISTROKO INSKRIPZIOAREN LIBURUA.

Alfazenbakizkoa, 6 idazgunekoa.

Erregistroko titularrak inskripzioa zein liburutan egin den adierazi behar du.

129-134 Alfazenbak. FOLIOAREN ZENBAKIA.

Alfazenbakizkoa, 6 idazgunekoa.

Inskripzioa dagoen folioaren zenbakia adierazi behar da.

135 Alfabetikoa ERAGIKETAREN GAKOA.

Alfabetikoa, idazgune bakarrekoa.

Zerrenda honetakoetatik dagokiona idatziko da:

A Gakoa Eraketa.

B Gakoa Ezarpena.

C Gakoa Estatutuen aldaketa.

D Gakoa Eraldaketa.

E Gakoa Iraungipena.

136-137 Zenbakizkoa AZPIGAKOA.

Zenbakizkoa, 2 idazgunekoa.

Adierazitako eragiketa estatutuen aldaketa (C Gakoa) edo eraldaketa bat (D gakoa) denean, honako xehetasunen arabera dagokion zenbakizko kodea jasoko da:

-C gakoari dagozkion azpigakoak:

Helbide fiskalaren aldaketa. 01

Kapital gehitzea. 02

Kapital murrizketa. 03

Enpresaren helburua aldatzea. 04

Administrari izendapena. 05

Administrariak gaitzestea. 06

Akzio-eskualdatzearen murrizpenak. 07

Bestelako estatutu aldaketak. 08

-D Gakoari dagozkion Azpigakoak:

Sozietate Anonimoa. 09

Erantzukizun mugatuko sozietatea. 10

Multzokako Sozietate Erregularra. 11

Sozietate Komanditarioa. 12

Sozietate Kooperatiboa. 13

Eraldaketarako Nekazari Sozietatea. 14

Enpresa Elkarte Aldi baterakoa 15

Elkarte edo fundazioa. 16

Interes Ekonomikoko Elkartea. 17

Bestelako sozietate motak. 18

138-152 Zenbakizkoa KAPITAL SOZIALA.

Zenbakizkoa, 15 idazgunekoa.

Zeinurik eta hamartarren komarik gabe idatziko da, eratze eragiketetan (135. idazgunea = 2. motako erregistroko 'A'), kapitala gehitzeko eragiketetan (135. idazgunea = C eta 2. motako erregistroko 135-137 = '02'), eta kapitala murrizteko eragiketetan (135. idazgunea = C eta 2. motako erregistroko 135-137 = '03'). Gainerako kasuetan ez du edukirik izanen (zeroak).

Zenbatekoak EUROTAN emanen dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

138-150 Zenbatekoaren zati osoa. Edukirik ez badu zeroz beteko da.

151-152 Zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu zeroz beteko da.

153-250 ZURIGUNEAK.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zurigunez beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara zuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: A0204365