80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

112/2002 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa, Casedako Udalaren herrilurreko 28.051 metro koadroren desafektazioa onesten duena, gero haren erabilera lagatzeko.

Casedako Udalak 28.051 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori honela dago banatua:

-6.634 metro koadro: 6. poligonoko 245, 359, 360 eta 362. lurzatiak oso-osorik eta 103 eta 244. lurzatietako puska bana.

-1.600 metro koadro, 7. poligonoko 54. lurzatiaren parte bati dagozkio.

-17.917 metro koadro, 61. poligonoko 7 eta 8. lurzatietatik.

-1.900 metro koadro, 62. poligonoko 8. lurzatiaren parte bati dagozkio.

Proposaturiko desafektazioaren asmoa da lur horien erabilera Energía Hidroeléctrica de Navarra, S.A.ri lagatzea, uraren kontzesioak iraun bitartean, urteko kanon baten truke, bertan energia ekoizteko zentral hidroelektriko bat eraiki dezan.

Casedako Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Casedako Udalaren herrilurreko 28.051 metro koadroren desafektazioa onestea. Lursail hori honela dago banatua:

-6.634 metro koadro: 6. poligonoko 245, 359, 360 eta 362. lurzatiak oso-osorik eta 103 eta 244. lurzatietako puska bana.

-1.600 metro koadro, 7. poligonoko 54. lurzatiaren parte bati dagozkio.

-17.917 metro koadro, 61. poligonoko 7 eta 8. lurzatietatik.

-1.900 metro koadro, 62. poligonoko 8. lurzatiaren parte bati dagozkio.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Casedako Udalari desafektatutako lurren erabilera Energía Hidroeléctrica de Navarra, S.A.ri lagatzeko, uraren kontzesioak iraun bitartean, urteko kanon baten truke, bertan energia ekoizteko zentral hidroelektriko bat eraiki dezan.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Casedako Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Casedako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0206322