80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

110/2002 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa, Agoizko Udalaren herrilurreko 88 metro koadroren desafektazioa onesten duena, gero haren erabilera lagatzeko.

Agoizko Udalak 88 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 2. poligonoko 323. lurzatiaren parte da eta "La Nevera" alderdian dago.

Proposaturiko desafektazioaren asmoa da lur horien erabilera Amena Retevisión Móvil, S.A.ri lagatzea, 10 urtez, urteko kanon baten truke, bertan telefonia mugikorreko estazio bat paratzeko. Kontratua urtez urte luzatu ahalko da.

Agoizko Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Agoizko Udalaren herrilurreko 88 metro koadroren desafektazioa onestea. Lursail hori 2. poligonoko 323. lurzatiaren parte da eta "La Nevera" alderdian dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Agoizko Udalari desafektatutako lurren erabilera Amena Retevisión Móvil, S.A.ri lagatzeko, 10 urtez, urteko kanon baten truke, bertan telefonia mugikorreko estazio bat paratzeko. Kontratua urtez urte luzatu ahalko da.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Agoizko Udalak bi mila eta bateko martxoaren bederatzian onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Agoizko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0206320