80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Ediktu honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi baten gaineko kontzesio administratiborako idazkia, ondoko datu hauekin bat:

Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): 3757, 2002ko apirilaren 17koa. Eskaeraren lekua eta data: Tutera, 2002ko otsailaren 25a. Eskatzailea: Aquilino Sáenz Jiménez jauna. Udalaren zein bulegotan tramitatua: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu Orokorrak. Herriko Etxea. Plaza Vieja, 1-behea. Panteoi/nitxoaren zenbakia: 5 zenbakiko nitxoa. Kokapena: 1982. urtea. Egungo titularrak: Aquilino eta Epifanio Sáenz Jiménez. Titular izan nahi dutenak: Aquilino Sáenz Jiménez; emaztea: Antonia García Berdonces eta alabak. Eskaerari erantsitako agiriak: Epifanio Sáenz Jiménez titularraren ukoa; fotokopiak: uko egilearen NANa eta hilerriko titulua. Eskaeraren xedea: titulartasunaren aldaketa.

Pertsona fisiko eta juridikoek espedientea aztertu nahi izanez gero, horrela egiten ahalko dute, Zerbitzu Orokorretako bulegoetan, beheko solairuan, jendaurrean baitago espediente hori, eta orobat, alegazioak egiten ahalko dituzte eta espedienteari eransteko dokumentuak edo beste zernahi ekarri, beren ustez espedientearekin bat heldu badira, edo erantsi beharrekoak edo aintzat hartu beharrekoak badira. Horretarako hilabeteko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta Tuterako Herriko Etxeko Erregistro Orokorrera bidali beharko dituzte (Plaza Vieja, 1).

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko maiatzaren bian. Zinegotzi delegatua, Pedro José González Felipe.

Iragarkiaren kodea: A0205042