80. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

992/2001 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hainbat bulegotako berokuntzarako behar den C gasolioaren 2002. urteko hornitzailea hautatzen duena, CEPSA Comercial Norte S.L. enpresa hain zuzen.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluko 3. idatz- zatian adierazitakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da ondoko kontratazio hau esleitu dela:

Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasuna Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 100/2001.

Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: Berokuntzarako behar den C gasolioa erostea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazio iragarkia 2001eko 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 23an, argitaratu zen.

Izapidaketa, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: enkantea.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zehaztu gabe dago, hautapenaren ondoriozko zerbitzuen norainokoak ez baitira ezagutzen, Administrazioaren beharren araberakoa izanen da eta. Hau ez dago beharturik zenbateko zehatz bat eskatzera.

Esleipena:

a) Data: 2001eko abenduaren 31.

b) Kontratista: CEPSA Comercial Norte S.L.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: prezioa zehazteko formulari aplikatuko zaion errekargua (prima finkoa), kontratuak diraueino: 0,025543/litroa.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamaikan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0206410