77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

555/2002 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten dira "Iruñeko Barrutiko zenbait errepideren konponketa eta indartzea: NA-30, Iparraldeko Ingurubidea, NA-32, Ekialdeko Ingurubidea, NA-4201, Artika, NA-70101, Astrain-Irurtzun eta beste zenbait lan xeheago" izeneko obren kontratazio espedientea.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak aipatu lanak kontratatzeko lizitaziorako deia egin du, honako oinarri hauei jarraikiz.

-Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

-Adjudikatzeko bidea: enkantea.

-Kontratuaren aurrekontua: 475.381,42 euro.

-Epea: 60 egun natural.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, f kategoria.

-Proposamenak aurkezteko toki-egunak: 2002ko uztailaren 23a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan. (San Ignazio etorb. 3, behea, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ageri direnak, eta jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta Administrazio Klausula Partikularren Plegua aztertzeko, Zainketa Atalera (San Ignazio etorb. 3, behea, Iruña) dei daiteke, 948 42 36 24 edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas orrian begiratu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: Herrilan, Garraio eta Komunikazioen Departamentuan, 2002ko abuztuaren 2ko 12:00etan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren seian.-Herrilan zuzendari Nagusia Álvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "Iruñeko Barrutiko zenbait errepideren konponketa eta indartzea: NA-30, Iparraldeko Ingurubidea, NA-32, Ekialdeko Ingurubidea, NA-4201, Artika, NA-70101, Astrain-Irurtzun eta beste zenbait lan xeheago" izeneko proiektuaren prestakuntza egiteko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta ............ (zenbakitan) ............. euroren truke

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0206790