77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

529/2002 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Caparroso-Zarrakaztelu NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Santakara-Zarrakaztelu (Murillo el Frutoko saihesbidea)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, maiatzaren 8ko 398/2000 Ebazpenaren eta abuztuaren 22ko 782/2000 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen "Caparroso-Zarrakaztelu NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Santakara-Zarrakaztelu (Murillo el Frutoko saihesbidea)" izeneko proiektua, otsailaren 14ko 149/2000 Ebazpenaren eta ekainaren 5eko 538/2000 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Nafarroako Gobernuak, otsailaren 11ko 39/2002 Foru Dekretuaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Caparroso-Zarrakaztelu NA-124 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Santakara-Zarrakaztelu (Murillo el Frutoko saihesbidea)" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea Murillo el Frutoko eta Zarrakazteluko Herriko Etxeetan uztailaren 3an, 4an eta 5ean ager daitezen, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Murillo el Frutoko eta Zarrakazteluko Herriko Etxeetako iragarki oholetan argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri emanen zaie eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau igortzea Murillo el Frutoko eta Zarrakazteluko Udaletara eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0206276