I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1093/2002 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, II-C Adimen Osasun Zentrorako lokal bat berritzeko obrak egiteko kontrataziorako gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, II-C Adimen Osasun Zentrorako lokal bat berritzeko obrak egiteko, baldintza orokor hauei jarraituz:
-Kontratuaren xedea: II-C Adimen Osasun Zentrorako lokal bat berritzeko obrak.
-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.
-Lizitazioaren prezioa: 379.939,43 euro.
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguan datozenak.
-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39; 31008 Iruña).
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko abuztuaren 9an, 13:00etan, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea, 39; Iruña).
Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea, 39). Tel.: 948-428800; Faxa: 948-428810.
Informazio teknikoa izateko: 948-429385 telefonoa, 948-429384 faxa.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Kontratazioa arautzen duten pleguetan datorrena: eranskina).
Iragarkiaren kodea: A0206637