77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: Baztango hermendia, Bailegi alderdia (Sumutsua), 131 pago, 206 metro kubiko zur egiten dutenak. Prezioa: 14.857,01 euro eta egin beharreko hobekuntzak 2.969 euro.

Enkantean parte hartu ahal izateko eskabideak iragarkiaren bukaeran doan ereduari jarraiki bete eta Baztango Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Horrekin batera aurkeztuko dira Enpresa Sailkapen Agiria eta udal gordailuzaintzan hasierako prezioaren ehuneko bost ordaindu izanaren egiaztagiria, behin-behineko fidantza gisa.

Pleguak eta eskabideak Udaletxean irekiko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen ostiral baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta biko ekainaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ............., herria: ..........., helbidea: ............., N.A.N. zenbakia: ...........

Baztango Udalak ...........(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen ..... (zehaztu) oihan lotea salduko zuela; bada, hori niri adjudikatzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ........... (letraz eta zenbakiz) ......... (hasierako prezioa baino gutxiago ez jarri) ordaintzeko.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0206579