77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Udal honek, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, Hiri Antolamendu eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen onestea eta proiektu bakarrean biltzea honako bi proiektu hauek: "Amigos del País kaleko hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura lanak" eta "Amigos del País eta beste kale batzuetako agiteria", gas naturala banatzeko eta telekomunikazioko sareen eranskinekin. Helburua da prozedura irekiaren bidezko enkantean, ohiko izapidaketarekin, proiektu osoa adjudikatzea.

Hasierako prezioa: 987.183,55 euro.

Behin-behineko fidantza: 19.743,67 euro.

Eskaintzak aurkezteko: 30 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan.

Proiektua eta plegua: Teco kopia-dendan (Miguel Eza kalea, 4).

Kontratistaren sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, c) kategoria eta G taldea, 6 azpitaldea, d) kategoria.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0206573