77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN MARTIN UNX

E D I K T U A

San Martin Unxeko Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: San Martin Unxeko Udalaren hermendia, "Valijo" alderdia, 341 makal, 170,37 metro kubiko zur lodi eta 63,02 metro kubiko zur mehe egiten dutenak (guztira, 233,39 metro kubiko). Hasierako prezioa: 10.521,22 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak idazkaritza orokorrean aurkeztuko dira, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamasei (16) egun naturaleko epean, azken eguneko ordu biak arte.

Enkantea zuzenduko duten baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan, bulego orduetan.

Argitara ematen da, interesatu orok jakin dezan.

San Martin Unxen, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkate udalburua, Javier Abete Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0206572