77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

211/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 206.927,60 euroko gastua baimentzen duena Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko batzuetarako informatikako eta laborategiko materiala erosteko.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko batzuetarako informatikako eta laborategiko materiala erosteko, honako baldintza orokorrei jarraituz:

-Mota: lehiaketa.

-Xedea: Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko batzuetarako informatikako eta laborategiko materiala erostea.

-Aurrekontua: 206.927,60 euro.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren eguna arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatiaren arabera bidezko diren bitartekoen bidez.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: jendaurrean, 2002ko abuztuaren 30ean, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko batzar gelan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Inbertsio Zerbitzuko http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion webgunean. Bestalde, Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Tel. 948-426530 eta 948-426606) jakinaraziko da non hartzen ahal diren.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

.................. j/ak, .............(e)koak, ........ ordezkatzen duenak, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko batzuetarako informatikako eta laborategiko materiala erosteko 2002ko ......aren ...(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaz jabeturik, baita hura arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguez ere, konpromisoa hartzen du hura egiteko, agiri haiei hertsiki lotuz. Horretarako eskaintza hau aurkezten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Eguna eta proposatzailearen izenpea)

1. lotea.-Informatikako materiala: 165.218,62 euro.

2. lotea.-Laborategiko materiala: 41.708,98 euro.

Iragarkiaren kodea: A0206548