77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A R O Z E

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2002ko oihan plana.

-1. lotea: Zotrapean, 311 ler gorri, 409 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 15.149,89 euro.

-2. lotea: Osaten, 291 ler gorri, 294 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 10.553,88 euro.

Proposamenak aurkezteko epea hogeita sei egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, azken eguneko eguerdiko hamabiak arte. Proposamenak ondotik irekiko dira.

Epe hori larunbatarekin bukatzen bada, epea hurrengo astelehenera luzatuko da, ordu berera arte.

Proposamena azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatu erakunderen bateko erregistroan aurkeztu bada, Udalari hala dela egiaztatu beharko zaio, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehen, bai faxez bai postaz.

Proposamenek agiri hauek izan beharko dituzte:

-Enpresaren sailkapen agiria.

-Fidantza gisa, hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi izana frogatzen duen ordezkagiria.

-Proposamen ekonomikoa.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak Udaleko idazkaritzan daude ikusgai.

Ezkarozen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Carlos Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: A0206571