77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 189 OLT-EDU lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 189 OLT-EDU lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, 1998ko abenduaren 28ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko asmoz, aipatu deialdiko epaimahai kalifikatzaileak oposizio-lehiaketa gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena egin du, deitutako lanpostu adina izangai, hain zuzen. Txanda irekitik izendatu direnetatik bat, hots, Nieves Elizalde Vitas, berak eskatuta, borondatezko eszedentzian dagoenez (gaur egun beste Administrazio Publiko batean ari da lanean), deialdiko 8.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezkoa da oposizioa gainditu dutenen zerrendan hurrena den izangaia izendatzea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT-EDU lanpostu bat betetzeko izendapen proposamena onestea, ondoko izangai honen aldekoa hain zuzen:

-Txanda irekia:

ALICIA OLLOQUI MELLADO

2. Hori dena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0206123