76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

638/2002 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Maila Ertaineko teknikari-Osasun hezitzaileentzako 9 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdia eman gabe gelditu dela adierazten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 20ko 1593/2001 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Maila Ertaineko teknikari-Osasun hezitzaileentzako 9 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (11. zk.).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, martxoaren 13ko 308/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Maila Ertaineko teknikari-Osasun hezitzaileentzako 9 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko apirilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (49. zk.).

Eskabideak aurkezteko epean izangai bat ere ez da onartu. Hori dela eta Maila Ertaineko teknikari-Osasun hezitzaileentzako lanpostuak eman gabe gelditu direla adieraztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzei jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Maila Ertaineko teknikari-Osasun hezitzaileentzako 9 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzek deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

-Foru Komunitateko Administraziotik eta haren erakunde autonomoetatik lekualdatzeko txanda.

Onartuak: Inor ez.

Baztertuak:

GAZTAMBIDE GANUZA, MARISOL (1)

(1) 2.1.1.b) oinarrian eskaturiko betebeharrak betetzen dituela ez frogatzeagatik.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Maila Ertaineko teknikari-Osasun hezitzaileentzako 9 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzek deialdia eman gabe gelditu dela adieraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0206140