76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Salaketaren jakinarazpena, ebazpen proposamena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak jarritako salaketak, zerrenda honetan agertzen direnak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktu oholean.

Zehapenaren ordainketa:

Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuko 67. artikuluarekin bat, interesatuak % 30 merkeago ordaintzen ahalko du zehapenaren zenbatekoa, betiere espedientearen ebazpena eman aurretik pagatzen badu.

Udalaren diruzaintzan ordaindu ahalko da, Udaletxeko hirugarren solairuan, 9:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera, edo posta-igorpenaz, edo Nafarroako Kutxaren edozein bulegotan 2054.0002.30.1100001714 kontuan sartuz; azken bi kasu hauetan, izen-abizenak, espedientearen zenbakia eta ibilgailuaren matrikula jarriko dira.

Zehapena ordaintzeak prozedura bukatuko du, salbu eta gidatzeko baimenaren balioa aldi batez eteten bada (1398/1993 Errege Dekretuko 8.2 artikulua).

Alegazioak:

Interesatuak hamabost egun baliodun ditu, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko (320/1994 Errege Dekretuko 10. art.) eta bere alde bidezkotzat jotzen dituen frogak proposatzeko. Horretarako izkribu bat aurkeztu beharko du Udalaren erregistro orokorrean, izena eta bi abizen eta espedientearen zenbakia adierazita, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeari buruzko 4/1999 Legeko 38. artikuluan aipatzen diren tokietan (12. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1999ko urtarrilaren 14koa).

Salatuak alegazio idazkirik aurkezten ez badu, ezta froga bakar bat proposatu ere, agiri hau ebazpen proposamentzat hartuko da, zeren egotzitako erantzukizunari buruzko pronuntziamendu zehatza baitu, 320/1994 Errege Dekretuko 13.2 artikuluari buruz abuztuaren 4ko 1398/93 Errege Dekretuko 13.2 artikuluan (1993ko abuztuaren 9ako "Estatuko Aldizkari Ofizial"a) xedatzen denaren arabera, otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuan emandako idazketan (2000ko otsailaren 18ko "Estatuko Aldizkari Ofizial"a). Adierazten da, bestalde, espedientea haren eskura dagoela Udaltzaingoaren bulegoetan (Plaza Vieja, 1) 9:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera.

Gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetan, martxoaren 2ko 339/90 Legegintzako Errege Dekretuko 72.3 artikuluan xedatuaren babesean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duena bera ez bada, gidaria nor den esan dezala hamabost egun balioduneko epean, salaketa jakinarazi eta biharamunetik aitzina; horretarako, idazki bat aurkeztu beharko du Udalaren erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeari buruzko 4/1999 Legeko 38. artikuluan aipatzen diren tokietan (12. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1999ko urtarrilaren 14koa), eta bertan adierazi arau-hauslearen izena eta bi abizen, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena 300,50 eurorainokoa izan daitekeelarik. Modu berean erantzun beharko du ibilgailuaren titularrak hark identifikatu gidariari ezin zaionean salaketa jakinarazi, titular horri egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik. 18 urte baino gutxiagoko batek egin badu arau-haustea, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuko 72. artikuluko 1. idatz-zatiko bigarren eta hirugarren lerroaldeetan xedatuari jarraikiko zaio.

2001/000691 FERNANDEZ GOMEZ EUGENIO NA-003489-Y CALLE MURO 39 2001/12/05 9:50 36,06 25,242 AAO 94 2

2002/000003 BURGALETA MARIN CARLOS -004138-BCW CALLE LA VIDA 7 2001/11/15 16:50 42,07 29,449 ZEO 94 2

2002/000071 APROM AHORRO PROMOCIONES, S.L. NA-001989-AM CMNO. SAN MARCIAL 0 2001/11/06 17:25 60,1 42,07 ZEO 94 2

2002/000149 MARTINEZ-LOSA SOLANA JESUS NA-001041-Y C. GAZTAMBIDE-CARRERA 0 2002/01/04 10:30 60,1 42,07 ZEO 91 2

2002/000154 AZNAR VILLAFRANCA SARA NA-007208-AN CALLE MURO 47 2002/01/04 18:55 42,07 29,449 ZEO 94 1

2002/000167 FERNANDEZ GONZALEZ LUIS SANTIAGO NA-003092-BC CALLE MURO 33 2002/01/07 18:50 24,04 16,828 AAO 94 2

2002/000205 MORTE OLIVER BLAS NA-005059-AU PLAZA DE LOS FUEROS 11 2002/01/12 11:30 24,04 16,828 AAO 94 2

2002/000211 OCHOA BURGOS VICTORINO NA-008988-L CALLE HERRERIAS 2 2002/01/15 19:50 42,07 29,449 ZEO 91 2

2002/000224 GALINDO MARTINEZ CARMELO -001551-BLF CMNO. SAN MARCIAL 27 2002/01/17 17:40 60,1 42,07 ZEO 94 2

2002/000248 FERNANDEZ FERNANDEZ FRANCISCO J. NA-004955-AH PASEO PAMPLONA 2 2002/01/21 17:42 36,06 25,242 AAO 94 2

2002/000268 FERNANDEZ FERNANDEZ FRANCISCO J. NA-004955-AH PASEO PAMPLONA 4 2002/01/23 10:36 24,04 16,828 AAO 94 2

2002/000351 PEREZ GREGORIO DAVID NA-006574-BC CMNO. SAN MARCIAL 25 2002/02/04 20:10 60,1 42,07 ZEO 94 2

Tuteran, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204288