76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A G U E

Obren lehiaketa. "Zoladura eta herriko sareak berritzea, 2. fasea"

Kontzeju honek plegu itxien bidezko lehiaketa eginen du "Zoladura eta herriko sareak berritzea, 2. fasea" izeneko obrak adjudikatzeko, Toki Azpiegituren 2001-2003 Planean sartu baitira behin betikoz. Hasierako prezioa 399.808,06 eurokoa izanen da, BEZa barne.

Proposamenak Kontzejuaren idazkaritzan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Pleguak Kontzejuaren idazkaritzan irekiko dira, aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, 13etan.

Baldintzen plegua eta proiektua Rubio paper dendan daude (Bergamín kalea, 10, Iruña) interesatu guztien eskura.

Olaguen, bi mila eta biko ekainaren seian. Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0206354