76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S U N B I L L A

Udal Planaren aldaketa puntuala

Sunbillako Udalak, 2002ko maiatzaren 22an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udal Plana aldatzea eta hiri lurzorua handitzea, Belmecher, S.L.k sustaturik. Sunbillako Katastroko 457, 721 eta 743. lurzatiei dagokie. Espedientea ikusgai dago, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, 30 egun naturaleko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik.

Sunbillan, bi mila eta biko maiatzaren bostean. Alkatea, J.M. Hernandorena.

Iragarkiaren kodea: a0206366