76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Sistema Informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko apirilaren 8an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Sistema Informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko apirilaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (40. zk.).

Eskaerak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Sistema Informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskin gisa heldu dena, onestea.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda

Onartuak:

GALLARDO BUITRAGO, MARIA ISABEL

SARAGÜETA URTASUN, CARLOS

Baztertuak:

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik

GONZALEZ PABOLLET, JESUS

Iragarkiaren kodea: A0206148