76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Nabarreria kaleko 62an dagoen eraikinean, Gaztetxea izanen baita, obrak hein batean egitea. Obra lizitazioa

Xedea: Lizarrako Nabarreria kaleko 62an dagoen eraikinean, Gaztetxea izanen baita, obrak hein batean egitea, espedientean dagoen agiri teknikoen arabera.

Egiteko epea: bi hilabete.

Tramitazioa: presakoa.

Prozedura: irekia

Esleipen bidea: lehiaketa. Kontratazio honen adjudikazioak, organo kontratatzaileak hala erabakitzen badu, ekar lezake adjudikazio-hartzailearekin egiteko gelditzen diren gainerako obrak negoziatzea, eskaintza gehigarririk eskatu gabe. Hori guztia kontratu hau formalizatu eta hiru urteko epean, eta beti ere hasierako kontratuan eskainitako beherapenari eutsiz.

Lehiaketarako aurrekontua: 674.779,29 euro (BEZa barne). Lizitatzaileek zenbateko hori hobetu ahal izanen dute, eta eskaintzan agertu beharko da, xehatua, Balio Erantsiaren Zerga (BEZ). Aurreko zenbatekoa gainditzen duten proposamenak ez dira onartuko.

Behin-behineko bermea: kontratuaren aurrekontuaren ehuneko 2.

Kontratistaren sailkapena:

C taldea; 04 azpitaldea; A kategoria.

C taldea; 05 azpitaldea; B kategoria.

C taldea; 06 azpitaldea; A kategoria.

C taldea; 07 azpitaldea; A kategoria.

C taldea; 08 azpitaldea; A kategoria.

C taldea; 09 azpitaldea; A kategoria.

I taldea; 01 azpitaldea; A kategoria.

I taldea; 06 azpitaldea; A kategoria.

I taldea; 09 azpitaldea; A kategoria.

J taldea; 01 azpitaldea; A kategoria.

J taldea; 04 azpitaldea; A kategoria.

X taldea; 09 azpitaldea; A kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen direnak. Jatorrizko agiriak aurkeztu behar dira, edo indarrean dagoen legeriaren arabera kautotutako kopiak.

Baldintzen pleguen publizitatea: egun baliodun guztietan egonen dira ikusgai, larunbatak izan ezik, 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara, Lizarrako Seri-color enpresan, Urederra Ibaian, 7. Halaber, aipatu pleguak eskatu ahal dira Infolocal zerbitzuaren bidez, honako telefono honetara deituz: 012.

Eskaintzak aurkezteko lekua eta epea: Lizarrako Udalaren erregistro orokorrean, Sorkunde Garbiaren Pasealekua, 1 iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita zazpigarren egun naturala arte, bulego orduetan 10:30etik 13:30era, edota Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arautegiak ezarri bezala, kasu honetan gertaera hori jakinarazi beharko baitute proposamenak aurkezteko gehinezko epean eta ordutegiaren barnean, fax-en bidez (948-548232 zenbakia) edo telegramaren bidez, Udalaren erregistro orokorrera zuzenduta. Hala eta guztiz ere, aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hamar egun natural proposamena jaso gabe igaro ondoren, ez da inolaz ere onartuko.

Eskabide eredua: klausula administratibo eta partikularren pleguan aipatzen dena.

Iragarkien gastuak: adjudikazio-hartzailearen kontura.

Eskaintzak irekitzeko lekua eta data: klausula administratibo eta partikularren pleguan aipatzen direnak.

Lizarran, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: a0206362