III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I T U R E N
Enkantea, Iturengo hilerria handitzeko obrak adjudikatzeko
Iturengo Udalak lehiaketa publikorako deia egin du, idazpuruan aipatu lanak adjudikatzeko, prozedura irekiaren bidezko enkantean.
Xedea: Iturengo (Nafarroa) hilerria handitzeko lanak kontratatu eta egitea, Maite Apezteguía Elso andreak prestatutako proiektuari jarraituz.
Aurrekontua: kontratuaren aurrekontuak (BEZa barne) laurogeita hiru mila hirurehun eta hirurogeita bost euro eta laurogeita hamabost zentimo egiten du (83.365,95).
Eskaintzak aurkezteko: Udaleko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun balioduneko eguerdiko ordu biak arte.
Proposamenak irekitzea: hurrengo egunean, eguerdiko ordu batean, Udaletxean.
Klausula ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.
Iturenen, bi mila eta biko ekainaren lauan. Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.
Iragarkiaren kodea: A0206569