76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen oharra.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Emilio Giménez Carbonell jaunari abere osasunaren arloko araudia ustez hausteagatik irekiriko 32/2002SA zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2002ko martxoaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Emilio Giménez Carbonell jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, abere osasunaren arloko araudia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Zangozako Guardia Zibilak 2001eko abenduaren 14an Emilio Giménez Carbonell jaunaren kontra egindako salaketa, abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik.

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloetan zehapenak ezartzeko prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Emilio Giménez Carbonell jaunari (NAN: 17994884) 32/2002SA zehapen espedientea irekitzea, abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik.

2. Pilar García García andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.

Zilegi da izendapen hori errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak du espedientea ebazteko eskumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzen arabera.

4. 369/1997 Foru Dekretuaren 6. artikuluari jarraikiz, interesatuari jakinarazten zaio duen erantzukizuna bere borondatez aitortzeko aukera duela, arau horretan aurreikusitako ondorioekin. 12. artikuluan xedatutakoaren babesera ere jo dezake, zehapena ehuneko hogeita hamar murrizteko.

5. Ebazpen hau interesatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabostean.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

KARGUEN PLEGUA

32/2002SA zehapen espedientea

1.-Salatua: Emilio Giménez Carbonell.

Helbidea: San Lorenzo k., 32, 22002-Huesca.

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001eko abenduaren 14a, NA-127 errepidea, 2 km., Zangozako udalerria (Nafarroa).

3.-Salaturiko egintza(k):

Z-0045-AD ibilgailuan behor-aziendako 8 buru garraiatzea aipatu ibilgailuaren desinfekzioaren ziurtagiririk izan gabe. Ibilgailuaren titularra Emilio Giménez Carbonell jauna zen eta txoferra, berriz, Miguel Giménez Giménez jauna.

4.-Hautsiriko agindua(k):

-Abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea, 24.3 artikuluan, non ezartzen baita abereak garraiatzeko ibilgailuak desinfektatu eta, bidezko bada, erregelamenduz ezarriko denaren arabera desintsektatu beharko direla, azienda-talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik, eta hori agiri bidez egiaztatu behar dela. 1955eko otsailaren 4ko Epizootien Erregelamenduaren 43. artikuluan desinfekzioa nola egin behar den arautzen da.

5.-Arau-haustearen tipifikazioa eta mailakatzea. Zehapen proposamena.

Foru Lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da abereen zirkulazio eta garraioan higienea bermatzeko baldintzak ez betetzea arau-hauste arina dela.58.1 artikuluan adierazten da arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 euro bitarteko isuna dagokiela.

Hortaz, dagokiekeen isuna 120,20 eurokoa da, instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.

369/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatzeko ere.

Epe horretan, aipatu espedientea aztertzen ahalko du Abere Osasuneko Atalean (Tutera k. 20-behea, Iruña).

Erantsitako zerrendan zehazten diren dokumentuak ditu espediente horrek.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeian.-Instruktorea, Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: A0205732