76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan O.O.L.T.ko sendagile izateko 56 lanpostu merezimendu lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia, 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (11. zk.) argitara emana. Iragarkia.

Nafarroako Sindikatu Medikoak gora jotzeko errekurtsoa paratu du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aipatu lekualdatze deialdia onesteko azaroaren 21ean emandako 1619/2001 Ebazpeneko 1.8 oinarriaren kontra. Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112 eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkezturiko errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasun Departamentuan, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren oinean.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamalauan.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: a0205883