76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Sartzeko udalerrian, Sartzeko herrigunean (Nafarroa), petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da Sartzen gasa banatzeko sarearen proiektua eta GLP gordetzeko biltegiarena. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A., helbidea Arcipreste de Hita, 10, 28015-Madrilen duena, eta jakinarazpenetarako, Urkijo zumarkalea, 80-1.a (48013-Bilbo).

Eskabidearen helburua:

1) Administrazio baimena, propano gas komertziala gorde, banatu eta igorriko dituzten instalazioak eraiki eta ustiatzeko, Sartzeko herriguneko etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabiltzeko.

2) Onura publikoaren onarpena

Kokapena: 8,834 m3-ko biltegia egin gogo da, Udalarena den 194. lurzatian depositu finko bat jarriz.

Ezaugarriak: aipatu biltegitik abiatuko da propano komertziala gas moduan banatuko duen sarea. Lur azpian joanen da, batera eta bestera desbideratuz, 643 m egin arte. SDR 11-ko hoditeria, polietilenozkoa, dentsitate ertainekoa, 53333/90 UNEren araberakoa, 40 eta 32 mm-ko diametro nominalekoa, baita 22 mm-koa ere, blokeko hartuneetan edo banakakoetan, hurrenez hurren. Jabetzaren mugatik hurbil edo mugan berean jarritako kutxetetan egonen dira hartuneko balbulak.

Sarea 71,97 Nm3/h-ko emarirako kalkulatu da gehienez, biztanleria guztiak beharko lukeena baino prebisio handiagoa eginez; 1,75 kg/cm2-ko presioa abiaburuan eta 1,30 kg/cm2-koa, gutxienez, punturik urrunenean; 85,70 kg/h-ko kontsumoa egunean. Sarea nahikoa da gas naturala 2,5 bar-eko hasierako presio erlatiboan banatzeko; gutxienez, 2,18 bar absolutuko presioa bermatuz eta 166,72 Nm3/h-ko emaria, abiadura handiena 20 m/s-tik beherakoa izanik.

Aurrekontua: aurreikusi instalazioak (7.627,94) zazpi mila seiehun eta hogeita zazpi euro eta laurogeita hamalau zentimokoa da.

Egiteko epea: instalazioak urtebeteko epean eginen direla kalkulatu da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Iruñeko Tomás Caballero parkea, Fuerte Príncipe II. eraikina, 1-5. solairua), 8:30etik 14:30era arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0206461