76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

649/2002 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko suteen kontrako babeserako lanen II. eta III. faseak kontratatzeko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Adjudikazioa egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C0014/02

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Sario eraikineko suteen kontrako babeserako lanak.

3.-Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua: lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 157.460,00 euro.

5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948)169016

d) Telefaxa: (948)169661

e) www.unavarra.es

6.-Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman, eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturala, 14:30era arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

7.-Eskaintzak irekitzeko egun-orduak eta tokia.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa erakina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein egun-ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8.-Iragarki gastuak: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita lauan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados

Iragarkiaren kodea: A0206474