76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

392/2002 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Cascante-Murchanteko hondakin uren kolektorea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, otsailaren 27ko 88/2002 Ebazpenaren bidez, "Cascante-Murchanteko hondakin uren kolektorea" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion. Bidenabar, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zituen hamabost egunez.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, maiatzaren 15eko 324/2002 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi zuen.

Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 27ko 107/2002 Foru Dekretuaren bidez, presakoa deklaratu zuen "Cascante-Murchanteko hondakin uren kolektorea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 407/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Murchanteko eta Cascanteko alkateei dei egitea, 2002ko uztailaren 2an Herriko Etxe horietan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Murchanteko eta Cascanteko Herriko Etxeetako iragarki oholetan argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren bostean.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0206639