72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A R I

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsita eta 2001eko kontuak onetsita

Igariko Kontzejuak, 2002ko otsailaren 16an egin bilkuran, besteak beste, erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batez onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Kontzejuko idazkaritzan, behar diren ondorioak sor ditzan. Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

2. 2001eko kontuak onestea eta jendaurrean jartzea 15 egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Igarin, bi mila eta biko apirilaren hamahiruan. Kontzejuko burua, Teodoro Garcés Jauregui.

Iragarkiaren kodea: A0204617