72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 30ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 5. lotea prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez erosteko kontratazio espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 5. lotea erosteko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulego ekipamendu mikroinformatikoaren 5. loteaz hornituko dituen enpresa hautatzea (2002/54 espediente zenbakia).

-Izapidaketa: arrunta.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 217.062,72 euro.

-Egiteko epea: 20 egun natural edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2002ko uztailaren 15era arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2-behea, Iruña) bulegoko egun-orduetan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko uztailaren 29ko 10:00etan, Zerbitzu horretako bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: a0206132