72. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Berraztertzeko errekurtsoaren gaineko ebazpenaren jakinarazpena

Ondotik agertzen den zehapen espedientearen ebazpena jakinarazterik izan ez denez, ondoko ediktua ematen da argitara 30/92 Legearen eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoari jarraikiz:

Titularra/gidaria: Concepción Urrutia Agorreta. Matrikula: NA-4516-AX. Espedientea: 312/01. Arau-haustea: espaloiaren gain-gainean aparkatzea, 91.2 artikulua 13/92 E.D. Tokia: Landazabal karrika-Olazko Kontzejua. Data: 2001eko apirilaren 26a. Ordua: 11:10. Zenbatekoa: 96 euro.

Alegazioetarako eta entzunaldirako epeak bukaturik, eta martxoaren 2ko 339/90 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, aipatu zehapena ezartzea erabaki dut. Ebazpen hau irmo bihurtu eta hamabortz egun balioduneko epean ordaindu beharko du, Udal honetako Udaltzaingoaren Ikuskaritzan.

Aipatu epea zenbateko hori ordaindu gabe iraganez gero, premiamendu administratiboaren bidez ordainaraziko da, bidezkoak diren errekargu eta kostuak barne.

Ebazpen honen aurka, aukeran, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik.

Burlatan, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A0204721