I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
622/2002 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan E.T.E. izateko 19 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 20an emandako 1602/01 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan E.T.E. izateko 19 lanpostu huts merezimendu- lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (11. zk.).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak martxoaren 13an emandako 310/2002 Ebazpenaren bidez deialdi hartan onartu eta baztertu ziren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eginkizunak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan E.T.E. izateko 19 lanpostu huts merezimendu- lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:
-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen lekualdatzea
Onartuak:
ALONSO ANCIN M. JESUS
ASENJO GORRICHO BLANCA ESTHER
AZANZA MUNARRIZ TERESA
CARABIAS SANCHEZ SANDRA
CRESPO ROJAS JORGE
DE LA LLAVE NUIN MARTA
ESPARZA DIAZ BLANCA
GAMBARTE VALENCIA JUAN JOSE
GARCIA ARELLANO ELENA
GRANELL SARALEGUI M.ª REYES
MENDIVE LERENDEGUI LUCIA
OSCOZ JIMENEZ MIGUEL MARTIN
OYAGA MARTINEZ M. JOSE
SAN MARTIN ARTEAGA BELEN
SANCHA GONZALEZ AMAYA
SOLCHAGA ECHARTE M.ª ARANZAZU
Baztertuak: Inor ez.
-Sistema nazionaleko langileen lekualdatzea
Onartuak:
CABEZAS FERNANDEZ ROSA
CASTILLO CIDONCHA M.ª ISABEL
ERVITI BELOQUI JOSEFINA
ESTARRIAGA ANSO ANA ISABEL
GARDE AGUERRI ANA ISABEL
GONZALEZ HERREROS FRANCISCO RICARDO
LORENTE ARMENDARIZ M.ª CARMEN
MARTINEZ HERMOSO DE MENDOZA SAGRARIO
RAZQUIN LARRAYOZ ANA ISABEL
RODERO PARRA JUAN CARLOS
SENOSIAIN ZARAGUETA NATIVIDAD
TAMAYO FRUTOS M. CARMEN
Baztertuak:
ARTAZCOZ IBERO JENARO JESUS (1)
Baztertzeko arrazoiak:
(1) Deialdiko 2.1.2.d) oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela ez egiaztatzeagatik.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitate Teknikora eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamazazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: A0206139