65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

A.S.etako aldaketa puntualaren hasierako onespena: Caparrosko hirilurzoruko 9. poligonoko 16. lurzatiko bide sareko lerrokadurak

Udalak, 2002ko apirilaren 22ko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen A.S.etako aldaketa puntual bat, Caparrosko hirilurzoruko 9. poligonoko 16. lurzatiari dagokiona (Val de Tejería kaleari). Antonio Jorge Teixeira jauna eta Diana Rivas andrea dira sustatzaileak, eta aldaketaren xedea da kaleko lerrokadurak egokitzea bat etor daitezen ekarritako agirietan agertzen den errealitate fisikoarekin.

Aditzera ematen da, 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa betez, hots, interesatu guztiek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Caparroson, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: A0204790