65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U F I A

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsirik

Kontzejuak, 2002ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, legeak eskatu gehiengoaz, hasiera batez onetsi zituen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hona laburpena, kapituluka:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta beste dirusarrera batzuk: 2.704,55 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 12.801,56.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 16.575,90 euro.

Dirusarrerak, guztira: 32.082,01 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 2.223,74 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 13.474,68 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 2.524,25 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 390,66.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 9.862,61 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 3.606,07 euro.

Gastuak, guztira: 32.082,01 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, aipatu aurrekontuak ikusgai egonen dira Kontzejuko idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritar edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Aipatu epean ez bada alegaziorik aurkezten, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, esandako arau horietako artikuluek xedatuarekin bat.

Zufian, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Kontzejuko burua, Diego Blas Estrada Sáinz.

Iragarkiaren kodea: A0204730