65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Luis De Alava Casado jaunari, azken helbide ezaguna Emilio Arrieta kalean, 13-1.A, Iruñean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 682/01 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2001eko irailaren 23an, 20:40ak aldean, salaketa paratu zitzaion NA-2787-BD ibilgailuari, Kale Nagusiko 19 zenbakian autobusaren geltokian aparkatzeagatik, eta hori arau-hauste larria da 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2 artikuluaren arabera.

Luis De Alava Casado interesatuari kargu plegua igorrita, Emilio Arrieta kalean, 13-1.A, Iruñean baitu helbidea, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, zeren eta uste baita ez dela iraungitzerik gertatu, indarrean dagoen araudiari jarraituz jakinarazpena egiten saiatu baita Trafikoko Probintziako Buruzagitzan azaltzen den helbidean.

Bestalde, udaltzainak berretsi egiten du egindako eta salatutako egitatea.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/1990 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraituz, alkateari 96 euroko zehapena proposatzen zaio, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204723