65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

U-1 sektorearen 1.1 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2002ko apirilaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Promociones Ocec, S.A. enpresak sustaturiko xehetasun azterlanaren aldaketa, Azkoiengo Arau Subsidiarioetako U-5 sektorearen 1.1 lurzatiari dagokiona. Azterlanaren xedea da lurzatiaren izkinako lerrokadurak aldatzea.

Onespena jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Azkoienen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0204571