65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Deialdia, Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzeko

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluan aurreikusi moduan, Oibarko Udalaren zerbitzuko plantillako funtzionarioen artean, beti ere deialdi honetan eskatutako baldintzak frogatzen badituzte.

1.2. Hautaprobak gainditu ondoan zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako izendatzen den langilea C mailan sailkatuko da eta maila horretako ordainsariak jasoko ditu.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek.

1.4. Lanpostuko eginkizunak bere mailaren eta kategoriaren araberakoak izanen dira: lehenago zituen eginkizunekin jarraituko du eta herrilanetako makinak gidatuko ditu, maila berriari dagozkionez landa. Egun duen estatus juridiko bera izanen du.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek beharko dituzte bete eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Oibarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioa izatea, D mailakoa.

b) Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu baterako izendapena izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) 5 urteko antzinatasuna, aitortua, egiaztatzea.

e) Eskatzen den titulazioa izatea, hau da, Goi Mailako Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide heziketa edo titulu baliokideren bat izatea.

Titulaziorik ezean, administrazio publikoetan zortzi urteko egiazko zerbitzuak eman izana egiaztatu beharko da.

f) Hautaprobak gainditzea.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Oibarko Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabide horiek deialdi honetako 1. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Eskabideari deialdiaren 2.1 oinarrian eskatu baldintzak frogatzen dituen dokumentazioa erantsiko zaio, baita lehiaketaldian baloratuko den dokumentazioa ere.

4.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek, zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik izan bada, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoan, alkateak ebazpena emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen berean adieraziko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

5.-Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Luis María Burguete Lacalle jauna, Oibarko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Clemente Erdozáin Azcárate jauna, Oibarko Udaleko lehenengo alkateordea.

Mahaikidea: Victorino Ibero Martínez jauna, Oibarko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Miguel Labay Dieste jauna, Oibarko Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Juan José Echeverría Dancausa jauna, Udaleko arkitektoa.

Ordezkoa: Luis Florit Vizcay jauna, arkitekto teknikoa.

Mahaikidea: Feliciano Cardona Carretero jauna, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko herrilanetako ingeniari teknikoa.

Ordezkoa: Joaquín Salanueva Etayo jauna, bideetako ingeniaria.

Mahaikide-idazkaria: Jesús Garde Mozaz jauna, Oibarko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: José Gabriel Ayesa Aristu jauna, Zangozako Udaleko idazkaria.

Epaimahaiak hautapen probak hasi aurretik beharko du eratu.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen erabateko gehiengorik gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioan sor daitezkeen afera guztiak.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi urratsetan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia ondoan, oinarri hauetan adierazten den gisan.

7.-Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak ondoko baremoari jarraituz baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak. Izangaiek merezimendu guztiak alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriekin edo behar bezala konpul- tsatutakoekin.

7.2. Merezimenduen balorazioa.

a) Administrazio publikoetan zerbitzu anitzetako enplegatu gisa aritzeagatik: puntu 1 urte bakoitzeko. Gehienez ere 6 puntu.

b) Formakuntza zein lanpostuaren betekizunei loturik dauden gaietan sakontzeko ikastaroetan parte hartu izanaren egiaztagiri bakoitzeko 0,40 puntu. Gehienez ere 4 puntu.

7.3. Lehiaketaldiko puntuazioa ez da baztergarria izanen.

7.4. Lehiaketaldia amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Udalaren iragarki oholean oposizioaldira onarturiko izangaien zerrenda, bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuekin batera.

8.-Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek eginen dira:

a) Lehen ariketa.-Epaimahaiak ezarriko dituen ariketa praktikoak, gai hauen ingurukoak: igeltserotza, elektrizitatea, iturgintza, lorezaintza eta eraikin eta instalazioen mantentze-lanak. Gehienez ere 15 puntu lortu ahalko dira.

Ariketa hau egiteko 120 minutu izanen dira gehienez ere.

b) Bigarren ariketa.-Ariketa teoriko bat egin beharko da igeltserotza, elektrizitate, iturgintza, lorezaintza eta eraikin eta instalazioen mantentze-lanen ingurukoa. Gehienez ere 10 puntu lortu ahalko dira.

Ariketa hau egiteko 60 minutu izanen dira gehienez ere.

c) Hirugarren ariketa.-Elkarrizketa epaimahaiarekin, gai hauen ingurukoak: Oibarko udalerriko toponimia, kaleak, geografia eta historia, eta bete beharreko eginkizunak. Gehienez ere 5 puntu lortu ahalko dira.

8.2. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira eta haiekin gehienez ere 30 puntu lortu ahalko dira. Hona hemen nola banatzen diren:

Lehenengo ariketa.-Gehienez ere 15 puntu. Gainditzeko beharrezkoa izanen da 7 puntu lortzea, bestela izangaia baztertuta geldituko da.

Bigarren ariketa.-Gehienez ere 10 puntu. Gainditzeko beharrezkoa izanen da 5 puntu lortzea, bestela izangaia baztertuta geldituko da.

Hirugarren ariketa.-Gehienez ere 5 puntu. Gainditzeko beharrezkoa izanen da 2,5 puntu lortzea.

8.3. Epaimahaikide bakoitzak banaka puntuatuko ditu ariketak eta kalifikazio guztien batez besteko aritmetikoa izanen da kasuko ariketaren emaitza.

8.4. Probak plika itxien sistema erabiliz eginen dira Dei bakarra eginen da eta agertzen ez diren izangaiak baztertuak izanen dira.

9.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean ikusgai jarriko du gainditu dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenaturik, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan ateratako puntuazioak batu ondotik.

9.2. Epaimahaiak puntuazio handiena lortu duten izangaien aldeko izendapen proposamena eginen dio organo eskudunari.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Aurreko oinarrian aipatu hautatze prozesua bukatutakoan, osoko bilkurak Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatuko ditu puntuazio handiena lortu duten izangaiak. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik. Epe horretan, eta ezinbestekoak salbu, jabetzarik hartzen ez badute, zerbitzu anitzetako enplegatuaren kategoria eskuratzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Hori gertatuz gero, gainditu dutenen zerrendako hurrengo izangaiekin beteko dira lanpostuak.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat para daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina, aldez aurretik egintzaren organo egileari errekurritzeko asmoa jakinarazita, edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

(Osoko bilkurak 2002ko apirilaren 20an onetsitako deialdia).

Oibarren, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Izena: ...................., adinez nagusia. NANaren zenbakia: ............, Bizilekua: ........... (.......), karrika: ............

Zure aitzinera agertu eta hau adierazten dut: Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

-Lanpostuan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunetatik bakarra ere ez dudala.

-Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Oibarren, 2002ko .........aren ..........(e)an.

(sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0204561