I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
592/2002 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdian aurreikusitako epaimahaietako kideak izendatzen dituena. Deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 5ean emandako 449/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, eta geroago aldatu, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 1eko 50/2002 Foru Aginduaren bidez.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren bidez, katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdia onetsi zuen. Geroago, 50/2002 Foru Aginduaren bidez, aldatu egin zen.
Seigarren oinarriko 2. idatz-zatiak xedatzen du epaimahaian kide hauek izanen direla: epaimahaiburua, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak edo Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaileek kidegoko funtzionarioen artean izendatua, eta lau epaimahaikide, kidegoan katedradun diren irakasleen artean zozketaz izendatuak.
Hau ere ezartzen du: "ezinezkoa bada batzordekide guztiak arestian aipatu bezala hautatzea, maila bereko beste kidego batzuetako irakasle katedradunak eta unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasleak izendatzen ahal dira. Xedatu den modu horren arabera epaimahaiak eratzea ezinezkoa den espezialitateetan, kasuan kasuko gaiko profesional espezialistak izendatzen ahal dira batzordekide".
Aipatu oinarriak ezartzen du, bestetik, epaimahai bera izenda litekeela zenbait espezialitatetarako. Posible den kasuetan, ordezko epaimahaiburu eta epaimahaikideak izendatuko dira epaimahai bakoitzerako.
2002ko apirilaren 3an zozketa eginda, bidezko da zenbait espezialitatetarako epaimahaietako kideak izendatzea.
Hori horrela, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.-Katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdiko seigarren oinarrian aurreikusitako epaimahaietako kideak izendatzea. Deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 5ean emandako 449/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, eta geroago aldatu, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 1eko 50/2002 Foru Aginduaren bidez. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko zenbait espezialitatetarako dira epaimahaiak eta zerrendan aipatzen diren funtzionarioek osatuko dituzte.
2.-Errefusatzeko edo abstentzioa adierazteko epea ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egun naturalekoa izanen da.
3.-Hautapen batzorde horietako kideek Hezkuntza eta Kultura kontseilariak zehazten dituen konpentsazioak jasoko dituzte, maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horretan arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasle ez-unibertsitarioek langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik hartu behar dituzten konpentsazioak.
4.-Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitara eman ondotik, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak egoki juzkatzen dituen hautapen batzordeak izendatuko ditu, espezialitate bakoitzean onartu diren izangaien arabera
5. Ebazpen honen kontra errekurtso arrunta jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
5.-Ebazpen honen berri ematea Idazkaritza Teknikoari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zortzian.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.
E R A N S K I N A
Enpresen administrazioa, antolamendua eta merkataritzako kudeaketa
Mahaiburua: Inmaculada Navascués Chivite
Kideak: Serafín García Sanz
Teresa Arana Arana
Fernando Santos Odériz
José Manuel Dafauce Pozo
Ordezkoak: José María Oter Valle
Francisco Javier Samanes Urmeneta
Biologia eta Geologia
Mahaiburua: Juan José Equisoain Beriain
Kideak: María Javier Zuza Aguinaga
Julián José Trueba Soravilla
Cristina Hueto Perez-Heredia
Milagros Arzoz Aramendía
Ordezkoak: María Jesús Barber Carcamo
Felipa Vallejo Herrera
Juan Antonio Erviti Unzué
Juan Manuel Garde Garde
Marrazketa
Mahaiburua: Jesús Zalacain Fernández
Kideak: Miguel Angel Sánchez Wolff
Rosario Gracia Laguna
Henrriette Boutens Van Uden
Luis María Vera Ballaz
Ordezkoak: Josefa Alvarez Soriano
Manuel Matute Royo
María Blanca Rey Legaria
Adolfo Lahoza Dieste
Gorputz Heziketa
Mahaiburua: Pilar Esteban Rodero
Kideak: Jesús Glaría Santamaría
Jesús María López Bailo
José Ignacio Pérez Goñi
Juana María Uriz Nuin
Filosofia
Mahaiburua: Joaquín Yagüe Cornago
Kideak: Juana María Yoldi Galar
Jesús De Miguel Rodríguez
Rafael Berro Uriz
José Luis Sola Gutiérrez
Ordezkoak: Tomás Barriuso García
Manuel Campillo Meseguer
Juan Bañón Pinar
Félix Juan Nevot Bañuelos
Fisika eta Kimika
Mahaiburua: Antonio Martínez Lautre
Kideak: Alfredo Vélez-Mendizábal Ortiz-Urbina
José Javier Eslava Armendáriz
María Teresa Elorz Laguardia
Ana María Aránzazu Ayerdi Salazar
Ordezkoak: Jesús Miguel García Zamora
Jesús Andrés Amado Moya
Enrique Nieto Larrondo
Francisco Javier Mangado Urdániz
Bigarren Hezkuntzako Frantsesa eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Frantsesa
Mahaiburua: Antonio Marticorena Valencia
Kideak: María Lourdes Pérez León
Juan José Sota Aldave
Javier Blanco Iriarte
Alberto Pérez Gil
Ordezkoak: Belén Osácar Irurita
Jesús Iturria Ciordia
Manuel Cárcar Gurpegui
María Aurora Lozano Suárez
Geografia eta Historia
Mahaiburua: Santiago Lasaosa Villanúa
Kideak: María Carmen Latorre Martín
Pedro Antona Antona
Inmaculada Ruiz Durán
Pedro José Echeverría Arana
Ordezkoak: Miguel Angel Echeverría Ganuza
Antonio Sola Alayeto
José Antonio Gracia Guillén
José Luis Izura Ayerra
Bigarren Hezkuntzako Ingelesa eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Ingelesa
Mahaiburua: María Lourdes Ollobarren Huarte
Kideak: María Carmen Frías Vizcarra
María Tomasa Riesco Rodríguez
Rosa María García Herrero
Juana Sánchez Equiza
Ordezkoak: Rosa María Royo Pérez
Pedro Eraso Doiz
Isabel Alquézar Artal
Francisco Javier Roldán Murillo
Latina
Mahaiburua: María Teresa Pérez Roncal
Kideak: María Pilar Ciria Eraso
Jesús María Bañales Leoz
María Carmen Sanz Salvador
Felipe Val González
Ordezkoak: Teresa Perelló Huarte
José María Mauleón Heredia
José Morán González
Miguel Armendáriz Carlos-Vergara
Gaztelania eta Literatura
Mahaiburua: Aurora Tabar Inda
Kideak: Luis Echarri Erro
Antonio Muro Jurío
Vicente Durán Hernández
Luis María Azcárate Iriarte
Ordezkoak: Rosa María Alvarez Toro
Isabel Nagore Tirapu
José Ignacio Aranguren Gallués
José María Romera Gutiérrez
Matematika
Mahaiburua: María Dolores Eraso Erro
Kideak: Juan Manuel Sainz Jarauta
Asunción Arrieta Argote
Valentín Madurga Oteiza
Ignacio Zurutuza Zurutuza
Ordezkoak: Juana Andrés Rubio
Fernando García-Herreros Agorreta
Begoña Pérez-Ilzarbe Macua
Magdalena Matute Azpillaga
Musika
Mahaiburua: María Sagrario-Viguri Goicoechea
Kideak: Julia Jaurrieta Osés
Virgina Martínez-Peñuela Virseda
María Teresa Ascunce Parada
Raúl Madinabeitia Preciado
Sistema elektronikoak, Sistema elektroteknikoak eta automatikoak
Mahaiburua: Jesús González Goñi
Kideak: José Luis Anaut Gayarre
Angel María Montero Garrido
Luis Fernando Sola Zabalza
Jesús María Usunáriz Madoz
Eskuhartze soziokomunitarioa, Teknologia, Psikologia eta Pedagogia
Mahaiburua: Francisco Arteaga Ruiz
Kideak: Luis Iza Dorronsoro
Miguel Sola Ramírez de Arellano
Blanca Esther Indart Sarratea
Angel Sanz Moreno
Euskara eta euskal literatura eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskara
Mahaiburua: Félix Otano Zaratiegui
Kideak: María Angeles Zarraonandía Garetxana
Kepa Mujika Urdangarin
Ramón Echebarria Ayesta
Javier Uriarte Zugazaga
Iragarkiaren kodea: A0205103