65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: ezezaguna. Matrikula: ez du matrikularik. Sarrera eguna: 2001-08-16. Marka: Moncayo. Modeloa: karabana. Ibilgailuak dituen kalteak: orokorrak; haien ondorioz ibilgailua ezin da berez mugitu.

Ibilgailua txuria da. Tara: 750. Txasisa: G Z 406. Dagoen tokia: Huescako errepidea, 9. kilometroa, 5038 Zaragoza. Telefonoa: 115281.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epean eremu publikotik kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Garesen, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0204502