65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantenimenduko ofiziala izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, Nafarroaren Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantenimenduko ofiziala izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Aipatu deialdia 2002ko apirilaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (40. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu zizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantenimenduko ofiziala izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Mahaikideei ebazpen honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak: Inor ez.

Baztertuak:

Langileen Estatututik kanpo egoteagatik.

JIMENEZ VALENCIA, JOSE IGNACIO

Iragarkiaren kodea: A0205061