65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Garbiketaren udal ordenantza hasiera batez onetsirik

Herri honetako Udalak, hilabete honetako 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen karriken eta eremu publikoen garbiketa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik, epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Cortesen, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204071