65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatu epean bidezko oharrak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: José Francisco Celayeta Ariztegui. Jarduer: errota zaharberritzea, zentral hidroelektriko tikian (paratzea). Tokia: Uhanako errepidea, 31751 Oitz.

Oitzen, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Alberto San Miguel Mindeguia.

Iragarkiaren kodea: A0205308