65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Peñei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, 2002ko San Ferminetako festetan parte-hartzeagatik

Alkatetzak 2002ko maiatzaren 22an emandako 20/CU ebazpenaren bidez, peñei 2002ko San Ferminetako festetan parte-hartzeagatik dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onetsi da, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

Zenbatekoa: 90.151,82 euro.

Deialdiaren egilea: Iruñeko Udala - Kultura Alorra.

Proposamenak aurkezteko: eskaerak aurkezteko epea 14 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Proposamenak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, epearen mugaeguneko 14:30ak baino lehen. Azken egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodun arte luzatuko da.

Dokumentazioa eta betekizunak: oinarrietan agertzen dira, eta horiek interesdunen eskura daude Zuzeneko Kudaketaren bulegoan (Casa Marceliano Etxea - Merkatuko kalea, 7-9) eta Iruñeko Udalaren Kultura Alorrean (Descalzos kalea, 72).

Argibide gehiago jasotzeko, Iruñeko Udalaren web orrira jo: www.pamplona.net

Posta elektronikoa: cultura@ayto-pamplona.es

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0205738