65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

UD1 MB + UD2 MB unitateen birzatiketaren behin betiko likidazioaren kontua hasiera batez onetsita

Aranguren ibarreko Udalak, apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aranguren ibarreko Udalaren hirigintza arauetako UD1 MB + UD2 MB unitateen birzatiketaren behin betiko likidazioaren kontua.

Aditzera ematen da, Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 128. artikuluari jarraituz.

Espedientea idazkaritzan dago ikusgai hamabost egunez, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloabeitin, bi mila eta biko maiatzaren bian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0204909