65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, "Olaztin (Nafarroa) gas naturala hornitzeko adarraren eta banatzeko sarearen instalazioak egiteko" proiektuarena, Altsasu eta Olaztiko udal mugapeetan.

Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 104. artikuluetan, eta Behartutako Desjabetzapeneko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta haren erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean jarri da epigrafeko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Gas Navarra S.A., zeinak hemen duen egoitza: Antso Azkarra etorbidea, 26, behea, Iruña (PK-31008).

Eskariaren xedea:

1) "Olaztin (Nafarroa) gas naturala hornitzeko adarraren eta banatzeko sarearen instalazioak" izeneko proiekturako instalazio eta administrazio baimena.

2) Herri onurakoa dela aitortzea.

Instalazioen ezaugarriak: adarrak goi presioko A tarte bat du, 7 metro luzekoa; Gas Natural SDG, S.A.k Gas Navarra S.A.ri gasa ematen dion puntutik abiatzen da, alegia Ipshording Hispania enpresaren eta Altsasuko Trenbidearen Geltokiaren artean dagoen glorieta batetik; bertan dagoen cap-a kendu eta 4'' DN-ko altzairuzko hodia soldatuz API 5 L B Graduan, AR-01 (APA/MPB) erregulazio armairu bat elikatuko du. Armairu horretatik abiatuko da MPB polietilenozko 160 mm DNko adarra hego-ekialderantz Itsasia industrialdea hornitzeko, eta Olaztirantz jarraituko du porlandegia iparraldetik inguratzen duen bide batetik, horrela iritsiz hirigunearen iparraldeko ingurumarietara, non instalatuko den hartuneko balbula bat PE 160-koa MPB/MPA (AR-10) erregulazio armairu baten instalazioa baino sei metro lehenago, Olaztirako hornidura emanen duena erdi mailako A presioan.

Kanalizazioak modu askotako gurutzaguneak ditu, eta moldatzeko moduak ere ez dira beti berdinak izanen:

-Gasteiz-Altsasu-Irun trenbidearekiko gurutzagunea: zulaketa horizontalarekin eta babes hodiarekin Altsasun, eta bata bestearen gainetik pasatuz Altsasun eta Olaztin.

-Iruña-Altsasu/Altsasu-Irun linearekiko gurutzagunea Altsasun, bata bestearen gainetik pasatuz.

-Arakil ibaiarekiko gurutzagunea da Olaztin, estali gabe eta lastraturik.

N-I Madril-Irun errepidearekiko gurutzagunea eta NA-7184 errepidearen parez pare Altsasun.

MPBko tarteuneak 3.798 m.l. ditu, 160, 110 eta 90 mm, eta MPAko sareak, berriz, gasa Olaztiko herrigunean banatzen duenak, 8.498 m.l. ditu, 100, 160 eta 63 mm-ko DN-koak.

Adarra 2.500 Nm&3/h-rako proiektatua da, eta horietatik 600 Nm&3/h Olaztirako izanen dira, 200 Nm&3/h Itsasia industrialderako eta 1.700 Nm&3/h erreserbako emarirako.

Aurrekontua: Aurrekontua seiehun eta berrogeita hemeretzi mila euro eta berrogeita hamaika zentimo (659.688,51).

Burutzeko epea: Proiektatutako instalazioko hornidura-adarra burutzeko denbora 5 hilabetekoa dela joko da, Olaztin 20 urtean banaketa sendotzea espero da, eta lehenbiziko urtean bezeroak eskaera osoaren % 25eraino iristea.

Finken ukipenak: Proiektuan taxuketa eta lur zatiketa planoak sartzen dira. Ukitutako ondasun eta eskubideak ere agertzen dira, zehatz eta banan-banan. Horien zerrenda informazio honen amaieran dago.

Proiektu horren eraikuntzak finketan duen eragina, zehazki emana honako hau da:

1.-Bide zortasuna

Gasaren etengabeko bide zortasuna ezartzen da lur-zerrenda batean, hoditeria eta bestelako elementu osagarriak doazen taxuketan. Lur-zerrenda hori 3 metro zabal da. Zortasun horrek muga hauek dakartza:

-Goldaketa edo indusketa lanak debekatuko dira 50 zentimetro baino sakonago. Zurtoin garaiko zuhaitz edo zuhaixkarik ezin izanen da landatu gas-hoditik bi metro baino gertuago.

-Ezin da inolako eraikuntza ez eraikinik egin hoditeriatik bost metro baino gertuago.

-Instalazioak zaintzeko, mantentzeko, konpontzeko edo berriztatzeko langile eta beharrezkoak diren elementuei sartzen uztea; kalterik balego ordaindu eginen litzateke.

-Mugarriak edo seinaleak eta aireztatzeko hodiak jartzeko aukera izanen da eta, halaber, instalazioak egiteko edo abian jartzeko beharrezko liratekeen beste obra batzuk egin ahalko dira, lur gainean zein azpian.

2.-Aldi baterako okupazioa

Aldi baterako 3 eta 6 metroko zabalerako tartea okupatuko da adar nagusiaren luzera osoan, eta 6, 7 eta 8 metro adar txikiagoan obrak burutzeko beharrezko delako, obrek iraun artean.

3.-Behin betiko okupazioa

Derrigorrezkoa da jabari osoan lur-zatiak okupatzea: 30 m2 Erregulazio eta Neurketa Estaziorako eta 4 m2 balbuletarako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, batez ere lur horien jabeek eta aipatu proiektuak ukitutako beste titularrek (horien zerrenda iragarki honen ondotik paratu da). Espedientea Industri Segurtasunerako Zerbitzuan aztertu ahalko da, Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1-5. solairua. Han berean interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabian.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendariak, José Antonio Ayesa Usabiaga.

GAS NATURALAREN HORNIDURA ADARRA ETA BANAKETA SAREA OLAZTIN (NAFARROA)

Ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda

ALTSASUKO UDAL MUGAPEA

AS-01 Renfe Nafarroako Ondarearen Burutza 23 46 138 0 0 0 4 610 Lurzorua

AS-02 Renfe Nafarroako Ondarearen Burutza 27 54 162 0 0 0 4 524 Lurzorua

C/ Estación, 1

31012 Iruña (Nafarroa)

AS-03 Altsasuko Udala 133 266 798 0 0 0 - - Kalea

Gartzia Ximenez k., 36

31800 Altsasu (Nafarroa)

AS-04 Altsasuko Udala 226 452 1356 0 0 0 - - Bidea

C/ Gartzia Ximenez k., 36

31800 Altsasu (Nafarroa)

AS-05 Hermanos del Sagrado Corazón 6 12 80 1 4 0 4 719 Larrea

Félix Arano etorb., 12

31800 Altsasu (Nafarroa)

AS-06 Altsasuko Udala 253 506 2024 0 0 0 - - Errepidea

Gartzia Ximenez k., 36

31800 Altsasu (Nafarroa)

AS-07 Altsasuko Udala 597 1194 4032 0 0 0 - - Biala

Gartzia Ximenez k.,36

31800 Altsasu (Nafarroa)

OLAZTIKO UDAL MUGAPEA

OZ-01 Olaztiko Udala 1759 3518 6986 0 0 0 - - Bidea

Gartzia Ximenez plaza, z.g

31809 Olazti (Nafarroa )

OZ-02 Ebroko Ur Konfederazioa 24 48 144 0 0 0 - - Ibaia

P.º Sagasta 26.

Zaragoza (Zaragoza)

OZ-03 Olaztiko Udala 67 134 402 0 0 0 - - Bidea

Gartzia Ximenez plaza, z.g.

31809 Olazti (Nafarroa )

OZ-04 Olaztiko Udala 85 170 510 0 0 0 - - Kalea

Gartzia Ximenez plaza, z.g.

31809 Olazti (Nafarroa )

OZ-05 Olaztiko Udalaren herrilurra 7 14 23 0 0 0 2 716 Larrea

Gartzia Ximenez plaza, z.g.

31809 Olazti (Nafarroa )

OZ-06 Nafarroako Foru Komunitatea 4 8 24 0 0 30 2 646 Ureztalurra

(Herrilan, G. eta K.)

San Ignazio etorb., 3

31002 Iruña (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: A0203371