65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Udal Planeko aldaketa puntuala: O-3.4 erabilera planoaren aldaketa Erabilera xehekatuak

Zangozako Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Hasiera batean onestea Zangozako Udal Planari eginiko aldaketa puntuala, Udal honek sustatua, eta eduki hau duena:

O-3.4 erabilera planoaren aldaketa: erabilera xehekatuak, Udal Planeko APA2ren garapenak sortutako berdeguneari dagokionez. Lur horren puska baten kalifikazioa aldatu da -120 metro karratu, nonbait hor, espedienteari erantsitako dokumentazio grafikoan islatzen den bezala-, haren kalifikazioa eremu libre eraikiezina izanen baita hemendik goiti, izan ere haren baldintza topografikoek eta sarbide aldetikoek ezinezko egiten baitute gaurko erabilera.

2.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 127 eta 125. artikuluek 115.ari dagokionez xedatzen dutenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0204813