65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Zangozako Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Hasiera batean onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokorra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

2.-Hasiera batean onestea "Juan Francés de Iribarren" Udalaren Musika Eskolako Patronatuaren 2002ko aurrekontua, baita Zahar Etxe erakunde autonomoarena ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

3.-Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabortz egun balioduneko epean.

4.-Inork erreklamaziorik eginez gero, Udalak, osoko bilkuran, horiek ebazteko erabaki berariazkoa hartu eta aurrekontua behin betikoz onetsiko du. Inork erreklamaziorik egin ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0204812