65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

2002ko plantilla organikoa hasiera batez onetsirik

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean egonen da idazkaritzan funtzionarioen eta lan-kontratudunen 2002ko plantilla organikoa, Udalak 2002ko apirilaren 25eko osoko bilkuran onetsia; hamabost egun baliodunetan egon ere, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko aldia igaro ondoren.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0204801